Featured image

INSTAGRAM I: Estrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzeko (ONLINEKO WEBINARRA)

Ikastaroa Sare Sozialen kategorian kokatzen da, Mikroenpresa Digitala programaren barruan, zeinean aplikazioak, tresnak eta trikimailuak proposatzen jarraituko dugun, gure markaren irudia hobetu ahal izateko.

Joera soziala izatea da eta, irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duenez, Instagram bezalako sare sozialek gero eta erabiltzaile gehiago erakartzen dituzte egunez egun.

Ikastaroan Instagramek enpresentzat duen profilaren kudeaketa landuko dugu, brandinga hobetzeko, eta gure markan edo negozioan nola lagunduko digun nabaritasun handiagoa lortzeko.

Ikastaro osoak lau orduko iraupena izango du; hortaz, bi ikastaroetan (lehenengo zatia eta bigarren zatia) eman beharko da izena ikuspegi orokorragoa lortzeko, bigarrena lehenengoaren jarraipena baita.

Helburuak

Ikastaroarekin nahi dugu:

  • Instagramen enpresaren profil bat sortzea.
  • Enpresaren kontuen kudeaketa.
  • Etiketen erabilera egokia ( # ).
  • Edukiak sortzea: bideoak eta irudiak.
  • Kontuaren analisia.
  • Argitalpenen programazioa.
  • Monitorizazioa.
  • Tresna osagarriak.

 

Edukia 

  • Zer da Instagram eta zertarako balio digu?
  • Sare Sozialaren oinarrizko kontzeptuak.
  • Enpresaren kontuak.
  • Enpresaren hainbat kontu kudeatzea.
  • Hashtagak erabiltzea.
  • Instagrameko bilaketak.
  • Jakinarazpenak.
  • Instagramen edukiak sortzea.
  • Argazkien etiketak.
  • Mezu pribatuak.
  • Instagram Stories.
  • Estatistikak.
  • Konfigurazioa.
  • Esteken mugatzailea.
  • Tresna osagarriak.
  • Aholkuak.

 * Ikastaroaren jarraipena hobetzeko, aldez aurretik Instagram webgunean izena ematea gomendatzen da:
https://www.instagram.com/

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat. 

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.