NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Inkesta profesionalak LimeSurvey sistemarekin

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 3 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2018/10/02: Zamudio (Bizkaia)
  • 2018/10/03: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Lime Survey galdetegiak online egiteko kode irekiko software bat da. Aplikazio hori doan erabiltzeko eskuratu daiteke, eta horretarako, norbere zerbitzari batean instalatu behar da; ordainketa-zerbitzu moduan ere erabil daiteke LimeSurvey zerbitzarietan, erabilera mugatuko doako bertsio batekin.

Inkesta mota guztietara egokitzen den plataforma bat da, bai galdera gutxiko galdetegi soiletara, zein baldintzapeko aukerak eta erantzunen araberako puntukako kudeaketa dituzten ebaluazio konplexuetara ere, eta instalazio propioko bertsioan ez du inolako mugarik jasotako erantzun-kopuruari dagokionez.

Galdetegien editorea oso erraza da, helburu ezberdinetarako txantiloiak ditu integraturik, 28 galdera-mota ezberdin ditu, eta ematen diren erantzunen araberako saltoen eta galderen logika. Laburbilduz, inkesta-mota oro egiteko software oso bat da:

  • merkatu-azterketak.
  • langileen barneko inkestak.
  • hornitzaileen kalifikazioa.
  • bezeroentzako asebetetze-inkestak.
  • iritzi-inkesta.
  • botazioak.

LimeSurvey eleaniztuna da eta funtzionalitate interesgarriak ditu, hala nola inkesta bat era publikoan egitea edo soilik gonbidapen bidez, erantzun anonimoak edo erantzunak denboraren zigiluarekin, IParekin, eta abarrekin ematea, galdetegiaren bertsio inprimagarria sor daiteke, eta era berean, eskuratutako datuak ikusteko eta interpretatzeko tresnak ere baditu, baita datu horiek esportatzeko ere, datu horien tratamendua plataformatik kanpo egin ahal izateko.

 

Helburuak

Lantegi honen helburua da LimeSurvey plataforma menperatzea inkesta eta galdetegi mota oro egiteko eta horiek ikusteko eta datuak interpretatzeko.

Helburu hori praktikaren bidez lortuko da. Sarrera teoriko baten bidez hainbat ezagutza ezarriko dira, eta ondorioz, ezagutza horiek ordenagailuan zuzenean egingo diren adibide praktikoen bidez asimilatuko dira.

 

Honako hauentzat da:

Merkataritza- eta marketin-arduradunentzat, gerenteentzat, enpresentzat, profesionalentzat, eta orokorrean, lanean galdetegi, formulario edo inkesta bidez datuak eskuratzeko software bat integratzeko premia duten edozer sektoreko profesionalentzat.

 

Programa

  • LimeSurvey - funtzionamendu-aukerak
  • Instalazioa norbere zerbitzarian
  • Norbere zerbitzarian edo LimeSurvey zerbitzarian instalatzearen kostuak
  • Inkesta bat sortzea
  • Konfigurazio orokorra
  • Galderen egitura eta galdera-multzoak
  • Galdera-motak:
    • maskaradunak (zenbakiak, datak, ranking, hizkuntza, etab.)
    • erantzun bakarrekoak (zerrendak eta irrati-botoiak).
    • matrizeak (1etik 10era baloratu, ardatz bikoitza, zutabeak, etab.).
    • aukera aniztuna.
    • testua.
    • fitxategiak igo.
    • bai / ez.
  • Ekuazioa eta balidazioa
  • Saltoaren logika, erantzunen araberako galderak.
  • Erantzunei puntuazioa esleitzea.
  • Erantzunaren denbora maximoa.
  • Itxura eta diseinu aukerak.
  • Inkesta argitaratzea eta datuak jasotzea.
  • Erantzun anonimoak edo erregistroarekin.
  • IP gordetzea eta denbora-zigilua.
  • Gailu baten bidezko erantzuna cookien bidez mugatzea.
  • Erantzunak ikustea eta interpretatzea.
  • Emaitzen grafikoak.
  • Inkesta esportatzea eta bertsio inprimagarria.
  • Datuak esportatzea.

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 

Hurrengo edizioak

Zamudio (Bizkaia)

Data: 2018/10/02

Prezioa: 30 €

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, #204
  • Ordutegia: 09:30 - 13:30 tara
  • Iraupena: 4 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Daniel Arrilucea
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago

Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Data: 2018/10/03

Prezioa: 30 €

  • Agentzia koordinatzailea: Miramon Enpresa Digitala
  • Lekua: BIC Gipuzkoa. Mikeletegi pasealekua 83, 1. 20009 Donostia
  • Ordutegia: 09:00 - 13:00 tara
  • Iraupena: 4 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Miramon Enpresa Digitala
  • Honek emana: Daniel Arrilucea
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: