NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Informazioaren arkitektura: zimendu sendo batzuk eraiki zure web interfazeetarako

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 17 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Gure webguneetako/app/ produktu digitalen informazioaren arkitekturak gure erabiltzaileak bilatzen ari diren informazioa aurkitzeko erraztuko diegun modua zehazten du.

Erabilgarritasunarekin eta erabiltzaile-esperientziarekin erabat lotuta dago, izan ere, webgunetik nabigatzen den modua eta edukiak egituratzen diren modua zehazten du.

Gure proiektu digitaleko "zimenduak" egituratzen ditu. Etxe bat eraikitzerakoan planoak lantzen ditugun bezala, espazioak bereizten ditugu eta beraien artean konektatzen diren moduak zehazten diren bezala, kasu honetan ere, gure espazio digitala erabilgarri egingo duten elementuak eraiki eta diseinatu behar ditugu. Hala ere, informazioaren arkitektura ona eraikitzea ez da erraza eta eraikitze fasean, hainbat faktore dira ezagutu eta kontuan hartu beharrekoak.

 

Metodologia

Ikastaro hau 2 atal osagarritan egituratzen da:

  1. Parte-hartzaileak IA-ren gainean funtsezko ezagutza teorikoekin orientatzeko lehen atal teorikoa. Halaber analizatuko dira patroiak eta gaur eguneko nabigazioko joerak Desktop-ean, Mobile-n eta diseinu arduratsuan.
  2. Bigarren atal praktikoa, zeinetan metodologia praktikoa kasu errealen bidez azalduko den.

 

Helburuak

Informazioaren arkitektura mardul eta eraginkorrak lantzerako ezagutzak eta beharrezko erreminten berri ematea parte-hartzaileei, negozioa helburuetara bideratuta zein erabiltzaileen beharretara bideratutakoak.

 

Nori zuzenduta

Web proiektuetako kudeatzaileak, marketineko eta komunikazioko arduradunak,  erabilgarritasuneko arduradunak, zuzendari teknikoak, diseinatzaile bisualak eta produktuarenak, negozio digitalen ideien ekintzaileak,  garatzaileak, etab. webguneak definitu eta kudeatzeko pertsonak.

 

Programa

  1. Informazioaren arkitekturara (IA)sarrera
    • DCU/UX prozesuan testuinguruan jartzea
    • Oinarriak
    • Informazioko arkitektoaren rola eta
    • IAren osagarriak edo anatomia:
    • Eduki-antolaketa sistemak
    • Nabigazio sistemak
    • Etiketatze sistemak
    • Bilaketa sistemak
    • Hiztegiak edo hizkuntza dokumentalak
  2. Patroiak eta gaurko nabigazio-sistemen
    • Desktop / Mobile / Responsive
  3. IA eraikuntza metodologia eta kasu errealak
    • IA-tako eraikuntza prozesua eta metodologia praktikoa azalduko dira
    • proiektu errealen adibideekin:
    • Testuingurua, proiektua, helburuak
    • Inbentarioa/ edukien katalogazioa
    • Sektorea, konpetentzia eta tendentziak
    • Publiko helburua/erabiltzaile profila: teknika "Pertsonak"
    • IA proposamen berria > bezeroa > Iterar
    • Edukien zuhaitza Cacoo-rekin
    • Card Sorting / Tree Jack Optimal workshop-ekin
    • AI v2.0

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: