NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Informazioa nola kudeatu adimen-mapak erabiliz

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  4 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Adimen-mapak (ingelesez, mind mapping) teknika grafiko bat dira, aukera ematen dutenak ideia nagusi batetik abiatuta diagramak marratzeko; ideia nagusitik, hitz gakoak marrazten dira adarretan edo nodoetan, eta haiek beste adar batzuk dituzte beste ideia batzuk gehitzeko. Emaitza zuhaitz-egitura bat da, liburu, bilera, ideia-jasa edo proiektu bateko ideiak bilduko dituena, esate baterako.

Hauek dira saioaren helburuak:

  • Adimen-mapak zer diren eta zertarako balio duten azaltzea (sarrera). 
  • Adimen-mapak sortzen aritzea, bai eskuz, bai horretarako dauden tresna informatiko ugarietako batzuk erabiliz.

 

Informazioa kudeatzeko orduan adimen-mapek eskaintzen dizkiguten aukeren artean, ondokoa ditugu:

  • Informazioaren bilketa laburpena erraztea.
  • Informazioa modu sintetikoagoan antolatzea eta ikusaraztea.
  • Aldez aurretik giltzarriko ideiak sistematizatzea agiri bat idazteko edo hitzaldi bat prestatzeko.
  • Informazioaren kudeaketa hobetzea.
  • Proiektu baten diseinuari eta planifikazioari dagokionez, sormena lantzea.
  • Bertaratu beharreko bilerei etekin handiagoa ateratzea.
  • Oro har, ekoizpena handitzea (denbora eta dirua aurreztea, efikazia eta efizientzia handitzea).

 

Nori zuzendua

Informazioa kudeatzeko tresna moduan adimen-mapak nola erabili jakin nahi duten edozein arlotako profesionalei.

 

Helburuak

  • Adimen-mapak zer diren zenbait informazio kudeatzeko eta egituratzeko nola erabili jakitea.
  • Eguneroko lanean tresna hori erabiltzeko ezagutu beharrekoa ikastea.

 

Edukia

          • Adimen-mapei buruzko sarrera: zer diren eta zertarako diren.
          • Erabilera nagusiak:
               - ideien zaparrada.
               - bilerak.
               - giltzarriko ideiak eman eta egituratzea.
               - ...
          • Adimen-mapak egiteko zenbait programa:
               - online: Mindmeister, MindMup, Coggle.
               - mahaigainerako: FreePlane, Freemind.
               - gailu mugikorretan: Mindmeister, iMindMap, MindManager...
          • Adimen-mapak sortuz praktikatzea, adibidez, MindMeister, MindMup, Coogle eta FreePlane.

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: