NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
Ikasi Instagram Stories sortzen, zure negozioa, zure enpresa eta zure marka sustatzeko

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 6 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2018/11/28: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Instagram Stories, Instagramek 24 ordu baino irauten ez duten argitalpenetarako duen formatua, gorantz egiten ari da, eta aditu batzuek kontrakoa iragarri bazuten ere, geratzeko asmoarekin etorri da bideo-formatu bertikala. Instagram Stories formatuaren hazkundea eragin duen elementu nagusia Instagram sare sozialak egunean dituen 300 milioi erabiltzaileen taldea da.

Dagoeneko Instagram erabiltzen duen enpresa, marka edo profesionala bazara, Storyak aukera aproposa dira zure alderdirik dinamikoena eta pertsonalena erakusteko, zure horma gehiegi bete behar izan gabe.

Tailer praktiko honen bidez, Instagram Stories formatuak zure negozio, enpresa edo markari egin diezaiokeen ekarpena eta Story erakargarriak sortzeko eta sustatzeko eta dauden edukiak Story gisa berrerabiltzeko modua erakutsi nahi dizut.

 

Nori zuzenduta dago?

Beren negozio, enpresa edo markaren estrategia Instagramen bultzatzeko Instagram Stories ikasi eta sortu nahi duten edozein enpresa edo sektoretako profesionalei.

Tailer hau zuretzat da, baldin eta:

  • Sare sozial propioak edo zure bezeroen sare sozialak kudeatzen badituzu.
  • ETE eta/edo industria-enpresa batean lan egiten baduzu eta zure profil sozialetarako Storyak produzitzen ikasi nahi baduzu.
  • Merkataritza-jarduera eta/edo hezkuntza-jardueraren bat egiten baduzu.
  • Kazetaria, diseinugilea edo profesional autonomoa/freelancea bazara eta Instagramen duzun profilean zure Instagram Story propioak sortzen eta sustatzen ikasi nahi baduzu.

 

Edukiak

  • Instagram Storiesen hizkuntza: zure estrategia bultzatzeko balio duten edukiak eta taktikak.
  • Instagram Storiesen zure bideo eta eduki iragankor propioak sortzeko eta sortzean eroso sentitzeko ariketa praktikoak.
  • Ikasi zure Instagram Storyak sustatzen.
  • Instagram Stories sortzeko aplikazioak.

 

Garrantzitsua

Tailer praktiko honetan parte hartzen duten pertsonek entzungailuak eraman beharko dituzte, eta honako aplikazio hauek (doakoak) izan beharko dituzte instalatuta beren smartphoneetan:

  • Quik (iOS eta Android)
  • Adobe Spark Post (iOS soilik)
  • Instagram (iOs eta Android)

 

Hurrengo edizioak

Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Data: 2018/11/28

Prezioa: 30 €

  • Agentzia koordinatzailea: Miramon Enpresa Digitala
  • Lekua: BIC Gipuzkoa. Mikeletegi pasealekua 83, 1. 20009 Donostia
  • Ordutegia: 09:00 - 13:00 tara
  • Iraupena: 4 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Miramon Enpresa Digitala
  • Honek emana: Álvaro Andoin (Filamtu)
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: