Dagoeneko Instagram erabiltzen duen enpresa, marka edo profesionala bazara, Storyak aukera aproposa dira zure alderdirik dinamikoena eta pertsonalena erakusteko, zure horma gehiegi bete behar izan gabe.
Tailer praktiko honen bidez, Instagram Stories formatuak zure negozio, enpresa edo markari egin diezaiokeen ekarpena eta Story erakargarriak sortzeko eta sustatzeko eta dauden edukiak Story gisa berrerabiltzeko modua erakutsi nahi dizut.
Nori zuzenduta dago?
Beren negozio, enpresa edo markaren estrategia Instagramen bultzatzeko Instagram Stories ikasi eta sortu nahi duten edozein enpresa edo sektoretako profesionalei.
Tailer hau zuretzat da, baldin eta:
- Sare sozial propioak edo zure bezeroen sare sozialak kudeatzen badituzu.
- ETE eta/edo industria-enpresa batean lan egiten baduzu eta zure profil sozialetarako Storyak produzitzen ikasi nahi baduzu.
- Merkataritza-jarduera eta/edo hezkuntza-jardueraren bat egiten baduzu.
- Kazetaria, diseinugilea edo profesional autonomoa/freelancea bazara eta Instagramen duzun profilean zure Instagram Story propioak sortzen eta sustatzen ikasi nahi baduzu.
Edukiak
- Instagram Storiesen hizkuntza: zure estrategia bultzatzeko balio duten edukiak eta taktikak.
- Instagram Storiesen zure bideo eta eduki iragankor propioak sortzeko eta sortzean eroso sentitzeko ariketa praktikoak.
- Ikasi zure Instagram Storyak sustatzen.
- Instagram Stories sortzeko aplikazioak.
Garrantzitsua
Tailer praktiko honetan parte hartzen duten pertsonek entzungailuak eraman beharko dituzte, eta honako aplikazio hauek (doakoak) izan beharko dituzte instalatuta beren smartphoneetan:
- Quik (iOS eta Android)
- Adobe Spark Post (iOS soilik)
- Instagram (iOs eta Android)