NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
IEB2011: Gizarte sareak (euskeraz)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Euskara
Logo IEB2011
1996an izan zen bilkura hauen lehen edizioa, eta handik hona beste zazpi ekitaldi antolatu dira. Emaitzak arrakastatsuak izan dira, batez beste 125 pertsona baino gehiago bildu izan dira jardunaldi bakoitzean, informatikarekin lotura duten hainbat arlotatik etorriak: irakaskuntza, industria, administrazioa eta komunikabideak nagusiki. Azken ekitaldian 200 lagunetik gora izan ziren jardunaldian parte hartu zutenak, ekimen honen erreferentzialtasuna azpimarratuz.

Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoia da, eta honen bitartez edonork informazioa lortu, banatu eta prozesa dezake edonon, edonoiz. Internet ohikoa den gizarte honetan, ezinbestekoa bihurtu zaigu gure arteko harremanetan, amaraunak sekulako iraultza ekarri baitu pertsonok elkarrekin komunikatzeko eta jarduteko ditugun moduetan. Horren adibide dira, geroz eta arrakasta handiago duten eta aukera gehiago eskaintzen dituzten gizarte-sareak.

Ohikoa den bezala, bilkuran hitzaldiak eta komunikazioak izango dira, eta horien artean, esperientzien eta proiektuen berri emango da eta euskaraz garatutako softwarea aurkeztuko da. Aukera ezin hobea izango dugu, beraz, gizarte-sareen egoeraz, haien ikuspegi sozialaz, haien azpian dagoen teknologiaz edota sare horiek eduki ditzaketen aplikazioetaz eztabaidatzeko.

Programa

08:30-09:00  Harrera eta izen ematea

09:00-09:15  Jardunaldien aurkezpena

09:15-10:15  Lehenengo hitzaldi-saioa. Gizarte-sareen arlo soziala.
                    09:15  Sare sozialei alderdi sozialetik begirada bat.
                               Gorka Julio, Elurnet.
                    09:45  Euskal blogosfera eta gizarte-sareak.
                               Joxe Rojas, Topagunea.
10:15-11:15  Bigarren hitzaldi-saioa. Gizarte-sareen arlo teknikoa.
                    10:15  Lineako ospea.
                               Iñaki Lakarra, Mondragon Unibertsitatea.
                    10:45  Gizarte-sareen eragina bilatzaileetan.
                               Eider Fernández, Overalia.

11:15-11:45  Atsedenaldia/kafea

11:45-14:00  Komunikazioak (sesiones paralelas)

  S1 S2 S3
11:45-12:05
  • On line sare sozialen eragina euskal identitatearen ulerkera, azterketa eta garapenean
    Koldo Bizkarguenaga (Euskal Herriko Unibertsitatea)
  • Zortzigarren lurraldea... geurea da!
    Josi Sierra (Irakaslea, IKT aholkularia)
  • Indet produktuaren laburpena
    Iban Agirre (Akting Ingeniaritza)
12:05-12:25
  • Barac Obamaren, edo beste norbaiten, tweet-etatik mamia ateraz
    Igor Ruiz (Deusto Unib.), Izaskun Canga (Univ. di Roma), Margo Guidi (Univ. del Salento)
  • Gure euskal munduak
    Eduardo Valencia, Mikel Belasko (Marque 21-Elea) eta Jakes Larre (EKE)
  • www.gukultura.org.
    Xabier Legasa (NUP ikaslea)
12:25-12:45
  • Sare sozialetan duzun eragina neurtzen
    Elixabete Garcia (Mondragon Unibertsitatea)
  • BabeliumProject.com
    Juan A. Pereira, Inko Perurena, Silvia Sanz eta Julian Gutierrez (Euskal Herriko Unibertsitatea)
  • Mugikorrentzat garapen neutral azkarra Titanium-ekin
    Mikel Olasagasti (Omega Peripherals)
12:45-13:05
  • Umap.es
    Josu Azpillaga, Aitzol Naberan eta Gari Araolaza (CodeSyntax)
  • Mate+K eta Kiribil joko hezitzaileak
    Francisco Bodego (Ikasplay)
  • guifi.net
    Joseba Martos (guifi.net fundazioa)
13:05-13:25
  • Community Manager, betiko komunikazioa eredu berriekin
    Amaia Markuleta (Contimarku 2.0)
  • OpenMT-2: Wikipedia eta itzulpen automatikoa biak elkarri laguntzen
    IXA taldea eta eu.Wikipedia
  • Elhuyar Hiztegiak Android eta iphonetan
    Edurne Martinez, Gregorio Hernandez
13:25-13:40
  • Lankidetza sareak gure eskuetan!
    Xabier Iridoy eta Mikel Ihoidi (Trebea Software)
  • IKASYS HOME
    Oihan Odriozola, Maite Gomez
  • OpenTrad itzultzaile automatikoa (ES-EU hibridoa)
    Ibon Aizpurua eta Justyna Pietrzak (Eleka)
13:40-14:00
  • E.ibilbide ekologikoa
    Petro Vera eta Ramon Gorrotxategi (EHI)

14:00-15:45  Bazkaria


15:45-17:30  Arratsaldeko saioa
                    15:45  Sarea josten
                               Sarea josten saregintza ekitaldi bat da. Partaide guztiek taldeka beraien arteko harremanak landuko
                               dituzte, gai baten inguruan.
                    17:00  Jositako sareen aurkezpena

 

Metodologia

Aurreko bilkuretan egin izan dugun moduan, IEB2011 honetan ere 3 formato erabili ditugu, baina berrikuntza bat sartu dugu tartean; arratsaldeko mahaingurua saregintza ekitaldi batez ordezkatu dugu:

  • Hitzaldiak: Jardunaldietako gai nagusiari lotutakoa.
  • Komunikazioak: Esperientzia eta proiektuak eta Aplikazioak. Egun euskaraz burutzen ari diren proiektu ezberdinak ezagutzeko plataforma bihurtu da IEB2011. Horrela, paraleloan antolatutako komunikazio laburren bitartez parte hartzaileek gogoko dituzten aurkezpenetara joateko aukera dute.
  • Sarea josten: Saregintza ekitaldi bat da hau. Partaide guztiek taldeka beraien arteko harremanak landuko dituzte. Taldeak osatu ahal izateko, matrikulatzean erantzun aunitzeko galdetegi bat bete beharko da. Komenigarria da ekitaldira aurkezpen txartelak eramatea, eta norbere burua aurkezteko minutu bateko hitzalditxoa prestatzea. Saioa amaitutakoan talde bakoitzean landutakoaren laburpena egingo da areto nagusian.

 

Nori zuzendua

Informatikari (zentzu zabalenean hartuta) euskaldunak: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abar.

 

Matrikulaziorako argibideak

Izen ematea: es gratuito, pero hay que hacer la matrícula.
Bazkaria:

  • Las plazas son limitadas, la reserva se efectuará según la fecha de pago.
  • Izena emateko: matrikula orrian, oharren atalean, adierazi bazkarian izena eman nahi duzula.
  • Prezioa: 18€. Ordainketa egiteko kontua: Euskadiko Kutxa, 3035.0019.99.0190700210 (izen abizenak adierazi).

 

Oharrak

Partaideen posta elektronikoak:

  • Partaideen posta elektroniko helbideen zerrenda bat osatuko da eta jardunaldian banatuko da.
  • Ez baduzu nahi zure helbidea zerrenda horretan agertzean, adierazi matrikula orriaren oharren atalean.

Sarea josten ekitaldia:

  • Saregintza ekitaldi honetan parte hartzeko, aurrez galdetegia erantzun behar da.
  • Ekitaldira norberaren aurkezpen txartelak ekartzea komeni da.

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: