NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
Idatzi eta argitaratu eskuliburu profesionalak Adobe FrameMaker-ekin

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2019/09/30-tik aurrera 2019/10/01 arte: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • 2019/10/07-tik aurrera 2019/10/08 arte: Zamudio (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Nekatuta al zaude formatuak MS Word-ekin maketatu eta zuzentzeaz eta denbora alferrik galtzeaz? PDF formatuan argitaratzen baino gehiago jakin nahi al duzu, edota software-laguntza ere sortu behar al duzu? Ez al duzu aurkitzen testuak eta ilustrazioak berrerabiltzeko modurik (“kopiatu eta itsatsi” arriskutsuarekin ez bada)?

Adobe FrameMaker eskuliburuak editatu eta argitaratzeko helburuarekin diseinatu zen 1986. urtean, eta komunikazio teknikoaren premietara egokituz egin du orain arteko ibilbidea: “one source – multiple publishing”, produktu-aldaeretarako kudeaketa efizientea, 3D edukien eta bideoen argitalpena eta abar.

Ikastaro hau argitalpen teknikoen arduradunentzat eta idazlari teknikoentzat pentsatuta dago, eta, bertan, enpresa handi eta txiki askok beren dokumentazioari euskarria emateko aukeratu duten mahaigaineko tresna honek eskaintzen dituen onurak ikasiko ditugu. Estiloen bereizmenean ahalbidetzen duen xehetasun-maila (orrialdeak, testuak, taulak, eduki grafikoak...) eta indizeak, hiperestekak eta argitalpenak formatu ugarirekin sortzeko eskaintzen duen sendotasuna ikusiko ditugu.

Oharra: ikastaro honek Adobe FrameMaker tresnaren edizio estandarra du ardatz (.fm eta .book formatuak). XML estandarrei lotutako idazketa ez dago ikastaroan sartuta (“structured FrameMaker”).

 

Programa

  • Sarrera: FrameMaker aplikazioaren eta beste aplikazio batzuen arteko aldea, erabiltzaile-interfazea, unstructured eta structured FrameMaker, diseinu-elementuak
  • Orri nagusiak eta erreferentzia-orriak: dokumentuak diseinatzeko oinarria
  • Testuen edizioa (paragrafoak, karaktereak, taulak, irudiak eta multimedia, aldagaiak, gurutzatutako erreferentziak, baldintzapeko testuak)
  • Dokumentuak konpilatzea: liburuak, indizeak eta glosarioak
  • Argitalpenak: PDF; Review PDF; responsive HMTL5 (eta, labur-labur: HTML Help, epub, Kindle, Mobile App)

 

Hurrengo edizioak

Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Data: 2019/09/30-tik aurrera 2019/10/01 arte

Prezioa: 50 €

  • Agentzia koordinatzailea: Miramon Enpresa Digitala
  • Lekua: BIC Gipuzkoa. Mikeletegi pasealekua 83, 1. 20009 Donostia
  • Ordutegia: 09:00 - 14:00 tara
  • Iraupena: 10 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Miramon Enpresa Digitala
  • Honek emana: Pablo de Eguileor (Isten Consult)
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago

Zamudio (Bizkaia)

Data: 2019/10/07-tik aurrera 2019/10/08 arte

Prezioa: 50 €

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Laida Bidea, 204 eraikina
  • Ordutegia: 09:00 - 14:00 tara
  • Iraupena: 10 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Pablo de Eguileor (Isten Consult)
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: