NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Gure ordenagailu eta beste gailu batzuekin euskaraz lan egiteko funtsezko giltzarriak.

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Euskara
Nahiz eta gure eguneroko bizitzan euskaraz aritu, badaude oraindik alor batzuk non euskararen presentzia ez den oso agerikoa. Hoietariko bat Informazio eta Komunikazioen arloa da.

Sarrera

Dena den, askotan euskararen "absentzia" hori gehiago da erabiltzailearen ohitura faltagatik edo sistemek eskeintzen dizkiguten aukerak ezagutzen ez ditugulako aukerarik ez egoteagatik baino.

Orduan, gure ordenagailuak, sakelekoak, tabletak euskaraz erabili ditzakegu? Bai noski!

Jardunaldi honetan dauden aukerak aurkezten saiatuko gara, aukera hoiek nola inplementatu gure ekipoetan eta azkenean eta gogoa izanez gero nola parte hartu momentu honetan aplikazioak euskaratzen dabiltzan komunitateetan.

Helburua 

Jardunaldi honen helburua zera da: Eguneroko lanean euskara erabiltzen duten profesionalei bere informatika eta komunikazio gailuekin euskaraz lan egiteko dauden aukerak ezagutaraztea.

 

Bestalde Iinformazio eta Komunikazio Teknologien munduan dabiltzan teknikarieri ere aukera hoiek erakutsi beraien bezeroei aukera horiek ere eskeini diezaizkioten.

Egitaraua

9:30-9:45:
Jardunaldiaren aurkezpena

9:45-10:45:
Euskaratu zure ordenagailua
1. Euskararen egoera ordenagailuetan, sakelekoetan,...
2. Nabigatu euskaraz
3. Hodeian ere euskeraz
4. Sistema eragileen egoera. Zelan ipini euskaraz? MacOSX, Windows, GNU/Linux. Posible al da?
5. Bulegotika Aplikazioak: Microsoft Office, Libreoffice.
6. Hiztegi eta zuzentzaileak.
7. Baliabideak

10:45-11:00: Kafea

11:00-12:00
Eta sakelekoetan eta tabletetan zer?
1. Sistema eragileak iOS vs Android
2. Aplikazioak

Nola lagundu dezaket?
1. Zabalik dauden proiektu batzuk
2. Adibideak

12:00-12:30 Zalantzak eta galderak

Nori Zuzendua

Bere eguneroko lanean euskara laneko hizkuntza moduan erabiltzen duten profesionalei, eta baita informatika eta komunikazio gaiei buruzko sostengu teknikoa ematen duten profesionalei.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: