NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Guifi.net sarea, enpresa eremuan, jendartean eta erakundeetan berrikuntza eta balio erantsia sortzeko aukera eskaintzen duen azpiegitura

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  6 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Konferentzian, Guifi.net sarearen eta Ping, sarea hedatzen laguntzeko proiektu irekiaren aurkezpena egingo dira. Horretarako, sarean parte hartzen duten bertako pertsonez gain, Kataluniako Guifi.net fundazioko kideak ere egongo dira bertan.

Guifi.net-ek darabilen bazterketarik gabeko, partekatze ekonomian, ondare komuna, gardentasuna eta jasangarritasuna oinarri dituen, eredu justu eta ez espekulatzailearen berri emango digute. Europar esparru juridikoa errespetatzen duen eredu honek, elkarlan publiko-pribatu formula berritzaileak sortzen ari da, milioi askotako inbertsio zuzenak sortzeko gaitasuna erakutsiz eta aldi berean gertuko eta kalitatezko lanpostuak sortuz.

Europa mailako belaunaldi berriko banda zabalera proiektuentzako erreferente bilakatzea lortu du; zehazki Europak 2020rako dituen, belaunaldi berriko banda zabalera ultra-azkarraren ezarpenari lotutako helburuekin bat eginez.

Aipatutako balioez gain, Gauzen Internet, Smart Cities eta Industria 4.0 oinarri dituzten proiektuentzat ikerketa berriak eta aplikazioak sortzeko azpiegitura bikaina ere bada. Oinarritik jaiotako ekimena izanik, herritarren eta boluntarioen lanaz gain, lurraldearekin lotura zuzena duten enpresa txiki eta ertainek ere parte hartzen dute, zenbait erakunde lokalen laguntzarekin batera.

 

Hizlariak

  • Roger Baig Viñas: Fundació Privada per a la Xarxa Oberta, Lliure i Neutral guifi.net.
  • Maider Likona: Ping proiektuaren tekniko arduraduna Donostian, Gisa-elkarteko kidea.
  • Gorka Julio: Ping proiektuaren koordinatzailea Donostian, Talaios Kooperatibako kidea.

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: