NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
Google G Suite-rekin elkarlanean: lortu zure taldea elkarlanean aritzea Google-ren tresnekin, adituen moduan (online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Ikastaro honetan, G Suiteren tresna eta zerbitzu nagusiak erabiltzen ikasiko duzu, zerotik hasita, zure produktibitatea eta trebetasun digitalak areagotzeko.

Trebakuntzarekin, ikasleak hau lortuko du:

  • Hodeia eta hodeiaren abantailak ulertu.
    • G Suite ulertu.
    • Haren tresna gehienak ezagutu.
    • Gmail eta Google Meet-en bidezko komunikazioa menderatu.
    • Calendar, Google-ren Atazak eta Google Keep erabiliz lana antolatu.
    • Edukia era seguruan gorde Google Drive-n.
    • Elkarlanean aritu Google-ren Dokumentuetan, Kalkulu Orrietan eta Aurkezpenetan.
    • Erakundetik kanpoko pertsonekin elkarlanean aritu, kontuan izan gabe ea G suite edo ofimatikako beste soluzioren bat erabiltzen duten.
    • Elementu horiek guztiak gailu mugikorretatik kudeatu.

Ikastaro hau, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

 

Norentzat

Dagoeneko G Suite erabili arren haren eta Office-kiko ofimatika tradizionalaren arteko aldea ulertzeko beharra duten erakundeak eta lantaldeak. G Suite ulertu eta urteetan erabili dutenek bezala menderatu nahi duten pertsonak.

 

Egitaraua

1. Sarrera
a. Hodeia
b. G Suite

  • G Suite ulertu
  • Kontuak eta aliasak.
  • Taldeak.
  • G Suiteren administrazio-kontsolari dagozkion oinarrizko kontzeptuak.

2. Komunikazioa
a. Gmail eta sarrerako postontziaren antolaketa.

  • Gmail ulertzea.
  • Etiketak.
  • Zure sarrerako postontzia aditu batek bezala antolatzea.
  • Konfiguratu Gmail zure gustura.
  • Irakurri beste kontu batzuetako mezuak.
  • Gmail mugikorrean.

b. Gmail eta Google Meet.

  • Hasi txatak Gmail-etik.
  • Hasi bideokonferentziak Gmail-etik.
  • Google Meet mugikorrean.

3. Antolaketa
a. Google Calendar

  • Calendar ulertzea.
  • Agenda Calendarrekin kudeatzea.
  • Hitzorduak eta laneko bilerak Calendarrekin.
  • Egutegiak eta egutegi partekatuak sortzea.
  • Calendar mugikorrean.

b. Google-ren Atazak.

  • Google-ren Atazekin lanak kudeatzea.
  • Atazak mugikorrean.

c. Google Keep.

  • Oharrak eta paperezko koadernoa.
  • Keep mugikorrean.

4. Google Drive-rekin informazioa gordetzea
a. Drive eta Nire Unitatea.

  • Nire Unitatea ulertzea.
  • Dokumentuak sortzea eta partekatzea.
  • Office-ko fitxategiekin lan egitea.
  • Google-ren Dokumentuetan, Kalkulu Orrietan eta Aurkezpenetan elkarlanean aritzea.
  • Nire erakundetik kanpokoekin lan egitea.

b. Drive eta unitate partekatuak.

  • Unitate partekatuak ulertzea.
  • Unitateak sortzea eta lantaldea gonbidatzea.
  • Zergatik erabili unitate partekatuak nire unitatea erabili beharrean.
  • Google Drive mugikorrean.

 

Hizlaria

Josu Lekaroz, Talioko trebatzailea; Office 365, GSuite eta hodeiko tresnetan aditua.

Talio teknologia-aholkularitza bat da, espezializatua erakundeen eraldaketa digitalari teknologia aplikatzen hainbat jarduera-lerrotan: zibersegurtasuna, soluzioak, ingeniaritza, prestakuntza...

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: