NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
UX Global: ikasi UX teknikak, metodologia eta oinarriak, ondo funtzionatzen duten produktu digitalak sortzeko (eguneratuta)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 15 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Produktu digital eta webgune eraginkorrak diseinatzea, enpresaren nahiz azken erabiltzailearen helburuetara zuzenduak, nahitaezkoa da gaur egun gure publikoetara iristeko, haiek bezero bihurtzeko eta gure helburuak betetzeko. Teknologia gero eta leku gehiagotan dago, eta ezinbestekoa da sistema interaktibo errazak, intuitiboak eta gertukoak diseinatzea.

Ildo horri jarraikiz, ikastaro honek sarrera izan nahi du erabiltzailea ardatz duen diseinuaren eta erabiltzailearen esperientziaren inguruko diziplinetarako eta tekniketarako , eta, aldi berean, oinarri teorikoa eskaini ez ezik, ikuspegi praktiko bat eman nahi du webgune eta web-aplikazio eraginkorrak sortzeko.

 

Helburuak

Helburu nagusia zera da, erabiltzailea ardatz duen diseinuaren metodologiari eta erabiltzailearen esperientziari buruzko oinarri teorikoa eta praktikoa ematea, produktu digital erabilerrazak, eraginkorrak, erabiltzailearen premietara zuzenduak eta erabiltzailea bezero bihurtzera bideratuak diseinatu ahal izateko.

Helburu espezifikoak: 

  • Parte-hartzaileak argi eta garbi jabetzea zer diren erabiltzailea ardatz duen diseinua (UCD), erabiltzailearen esperientzia (UX), informazioaren arkitektura (IA), interakzio-diseinua (IxD) eta erabilgarritasuna.
  • Webgune eta web-aplikazio eraginkorrak sortzeko garaian kontuan hartu beharreko faktoreak eta metodologia irakastea.
  • Erabilgarritasunaren printzipio orokorrak aplikatzeko eta ebaluatzeko, kasu errealetan oinarritutako teoria eskaintzea.

 

Norentzat

Web-proiektuen kudeatzaileak, onlineko komunikazioaren arduradunak, zuzendari teknikoak, erabilgarritasunaren arduradunak, diseinatzaileak, garatzaileak...

 

Egitaraua

  • Sarrera eta kontzeptu orokorrak
    • Pertsona eta ordenagailuen arteko elkarrekintza (POI)
    • Erabiltzailea ardatz duen diseinua (EAD)
    • Brand experience, Customer Experience eta User experience (UX)
    • Erabilgarritasuna
    • Informazioaren arkitektura
  • Informazioaren arkitektura
    • Nabigazioa eta edukiak sailkatzeko sistema
    • IA prozesua
  • EAD teknikak eta tresnak
    • Aurkikuntza, ikerketa, estrategia, kontzeptualizazioa, probak egitea
  • Prototipoak/Wireframeak
    • Zer dira prototipoak
    • Tresnak
  • Erabilgarritasunaren printzipioak
    • Erabilgarritasunaren printzipio heuristikoak (orokorrak): teoria eta adibide praktikoak
    • Ebaluazio heuristikoa: nola burutu, metodologia
  • Ebaluazio heuristikoa / adituaren analisia: Berdiseinura/optimizaziora zuzendutako webgune erreal bati buruzko ebaluazio heuristiko bat egitea.

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: