NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
UX GLOBAL eguneratua eta hedatua   (25 ordu)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 4 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania

Ikasi UX oinarriak, metodologia eta teknikak, funtzionatzen duten produktu digitalak sortzeko!


Negozioko helburuei zein erabiltzaileei zuzendutako produktu eta zerbitzu digitalen diseinua, gaur egun, balio bereizgarria eta lehiatzeko abantaila da.

Ikastaro honetan erabiltzailea, bere faseak, diziplinak eta teknikak kontuan hartuz diseinu-prozesuaren sarrera osatua egiten da, erabiltzaile-esperientzia (UX) eraginkorrak eta bereizleak diseinatzen ikasteko helburuarekin.

Batez ere ikuspegi praktikoarekin, 2 astetan banatutako 5 saiotan, hainbat praktika eta tailer egingo dira teorian oinarrituak, eskuratutako ezagutza aplikatzeko helburuarekin.

Ikastaro honetan ere Axure RP 9 Team prototipatze profesionaleko tresnaren tailerra eskaintzen da eta parte-hartzaileei tresna horren betirako lizentzia banatuko zaie.
https://www.axure.com

 

Helburu nagusia:

Erabiltzaileen beharretara eta negozioaren helburuetara bideratutako produktu digital eraginkorrak diseinatzeko Erabiltzaile Esperientziari eta erabiltzaileari begira egindako Diseinuko metodologiaren gaineko oinarri teorikoa eta praktikoa ematea.

 

Helburu espezifikoak:

  • Erabiltzaile Esperientziari eta Erabiltzaileari begira egindako Diseinuaren irismena eta diziplinak ezagutzea.
  • Metodologia praktiko bat irakastea, baita UX teknika eta tresna nagusiak ere, webgune / aplikazio / app eraginkorrak sortzeko.
  • Erabiltzaileari begira produktu digitalak diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko prestatzea parte-hartzaileak.

 

Nori zuzendua dago:

  • Produktu eraginkorragoak egiteko edo espezializazio berri baterantz eboluzionatzeko ezagutzak zabaldu nahi dituzten diseinuaren eta web garapenaren profesionalei (proiektuen kudeatzaileak, zuzendari teknikoak, garatzaileak, diseinatzaileak, etab.).
  • Euren ekimen digitaletan euren erabiltzaileen esperientzia hobetu nahi duten marketineko profesionalei.
  • Etorkizuna duen diziplina batean espezializatu nahi duten eta marketinetik, publizitatetik, produktu-diseinutik (ingeniariak), diseinutik eta web-garapenetik datozen gazte profesionalei.
  • Proiektu teknologiko arrakastatsuak garatu nahi dituzten ekintzaileei.
  • Produktu digitalen diseinuan, interfacetan, erabiltzaile-esperientzian eta erabilgarritasunean lan egiten duen edo bertan interesa duen edozein pertsonari.

 

Programa:

1. saioa. HCI, UCD ETA UX-I BURUZKO SARRERA  (Donostia-San Sebastián: martxoaren 10a; Zamudio: apirilaren 28a)

  • Pertsonaren eta ordenagailuaren arteko elkarrekintzari, erabiltzailean zentratutako diseinuari eta erabiltzaile-esperientziari buruzko sarrera
  • Giza faktorea: UXi aplikatutako psikologia kognitiboa eta interfaze-diseinua, Gestalt-en printzipioak
  • Norman-en elkarrekintza-diseinuko printzipioak eta Nielsen-en erabilgarritasun-printzipioak
  • TAILERRA: taldeak konfiguratzea eta kasu praktikoa aukeratzea

 

2. saioa. ARAKATU ETA IKERTU: UX RESEARCH  (Donostia-San Sebastián: martxoaren 12a; Zamudio: apirilaren 29a)

  • UX Research : oinarriak, prozesuak, teknika nagusiak
  • Aurkikuntza-fasea: informazioa bilatzea, sektorea analizatzea, joerak eta eskuduntza, helburu-publikoen definizioa
  • PRAKTIKA: elkarrizketen diseinua
  • PRAKTIKA: online inkesten diseinua

 

3. saioa. LABURBILDU ETA DEFINITU: UX ESTRATEGIA  (Donostia-San Sebastián: martxoaren 23a; Zamudio: maiatzaren 4a)

  • Ikerketaren emaitzak laburbiltzea
  • TAILERRA: Pertsonak eta enpatia-mapa
  • TAILERRA: Erabiltzailearen helburuak eta diseinu-erronkak
  • TAILERRA: Balio-proposameneko mihisea

 

4. saioa. KONTZEPTUALIZATU  (Donostia-San Sebastián: martxoaren 24a; Zamudio: maiatzaren 5a)

  • Informazioaren arkitektura: oinarriak eta osagaiak (informazio-egiturak, nabigazio-sistemak, errotulatzea eta bilaketa-sistemak), diseinu-prozesua
  • TAILERRA: Inbentarioa eta edukien zuhaitza
  • Prototipotzea: oinarriak, prototipo-motak: sketching, wireframe, prototipo interaktiboa
  • TAILERRA: Prototipotze interaktiboa Axure RP 9-rekin

 

5. saioa. TESTATU: USER TESTING  (Donostia-San Sebastián: martxoaren 25a; Zamudio: maiatzaren 6a)

  • User testing: test motak eta oinarriak erabiltzaileekin
  • TAILERRA: Probak planifikatzea eta egikaritzea erabiltzaileekin

 

Irakaslea

Virginia Aguirre UX & Brand Designer – HCI irakaslea Deustuko Unibertsitatea

Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatua (UPV/EHU), Marketin eta Salmenten Zuzendaritzan graduondoa (EAE), 20 urte lanean teknologia berrien eta komunikazioaren sektoreko enpresatan —adibidez, Hispavista, Panda Security, Arista, The Social Experience (Bazkide fundatzailea), Ticketbis—, UX diseinuarekin, proiektuen kudeaketarekin eta negozio-esparru berrien garapenarekin lotutako postuak betetzen.

Bere ibilbide profesionalean zehar hainbat bezerorekin —adibidez, Nestlé, Repsol YPF, Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, Laboral Kutxa, Orona, Cinfa, Ulma Construcción, Euskaltel, Bellota Agrisolutions, Getxo Turismo, Tabakalera, Izenpe, Arabako Foru Aldundia, etab.— egindako proiektutan esperientzia.

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: