NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Giza baliabideen / pertsonen arloko prozedurak eta komunikazioa digitalizatzea

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 15 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Identifikazio elektronikoari eta barne-merkatuko transakzio elektronikoetarako konfiantzazko zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 23ko 910/2014 Erregelamendua (EB) indarrean sartu izanaren eta 4.0 industriaren kontzeptuaren sozializazio geldiezinaren ondorioz, erakunde bateko arlo guztiek, baita pertsonak kudeatzeko arloak ere, estrategia bat izan behar dute (edo gutxienez hausnarketa bat egin behar dute), prozesuen digitalizazioa jorratzeko eta kudeaketa hobetzeko.

Era berean, 2016ko amaieran abenduaren 1eko 1023/2016 epaia argitaratu zen. Horren bidez, enpresek langileei nominak euskarri informatikoan, eta ez paperezko euskarrian, jakinarazteko abala eman zen.

Azkenik, Datuen Babeserako Araudi Orokorra indarrean sartu denez, alde batetik, langileen eta, bestetik, erakundearekin harremanetan jartzen diren hirugarren pertsonen datu pertsonalak tratatzeko erantzukizunari lotutako prozesuak berrikusi behar izan dira. Horrez gain, araudian bertan jasotako betebeharretako batzuek, prozesuen digitalizazioa eta sinplifikazioa berriro ere jorratzeko aukera ematen dute, esaterako, bidali, onartu, gorde eta berariazko baimenean adierazitako denboran zehar legez zaintzeko prozesuaren kudeaketa elektronikoa.

Tailer hau praktikoa izango da nagusiki eta honako helburu hau izango du: bertaratuek arloko prozesu batzuk digitalizatzeko estrategia bat ezar dezatela, bakoitzak bere erakundean, prozesuaren kudeaketa sinplifikatu eta errazteko.

 

Programa

Sarrera

  • Pertsonen kudeaketa-arloari eragiten dion arau-esparrua berrikustea.
  • Zergatik da orain horri ekiteko unea?
  • Kanal berria sortzea.
    • Baimena.
    • Hirugarren baten bitartez zerbitzua ematea.
  • Intzidentziak jakinarazi eta kudeatzea.
    • Nola entregatzen ditugu sarbide-datuak?
    • Erabiltzaileen zalantzak argitzeko prozedura.
  • Ohiko intzidentzien kudeaketa.
    • "Nik nire papera nahi dut."
    • "Ez daukat ordenagailurik".
    • "Ez dut gakoa gogoratzen."

1. ariketa praktikoa: instalatu eta konfiguratzea

  • MdElivery tresna instalatu eta konfiguratzea.
  • "Metabox" postontzia sortzea: alta masiboa eta banakako alta.
  • Dokumentazio arrunta bidaltzea eta dokumentua postontzian bistaratzea.

2. ariketa praktikoa: dokumentuak bidaltzea

  • Kanpoko batengandik jasotako dokumentuak banatzea.
  • Norberaren dokumentuak berriro izendatzea.
  • Biderkatzailea.
  • Dokumentazioa bidaltzea eta postontzian bistaratzea.

3. ariketa praktikoa: dokumentuak partekatzea

  • Dokumentuak modu seguruan eta pribatuan partekatzea postontzien artean.
  • Postontzian bistaratzea.

4. ariketa praktikoa: dokumentu bat elektronikoki sinatzea

  • Dokumentuak elektronikoki sinatzea.
  • Dokumentazio "publikoa" bidaltzea eta postontzian bistaratzea.
  • "Egiaztapen Kode Segurua" bistaratu eta inprimatzea.

5. ariketa praktikoa: kontratuak eta berariazko baimen elektronikoa

  • Alderdi juridikoak.
  • "Metasinadura" zerbitzuaren aurkezpena.
  • Beharrezko MdElivery konfiguratzea.
  • Kontratu bat sinatu eta bidaltzea.
    • Ziurtagiri elektronikoarekin sinatzea.
    • Sinadura biometrikoa - eskuz idatzitakoa
    • Mugikorraren bidezko sinadura: "One Time Password".

6. praktika: "PRO" postontzia

Ondorioak

 

Betekizunak

Hainbat ariketa egingo ditugu parte-hartzaileek ekartzen dituzten ekipoak erabiliz.

Ekipoek gutxieneko konfigurazio bat izan beharko dute ariketa praktikoak egin ahal izateko.

  • Sistema eragilea: Windows 7 edo berriagoa.
  • Ziurtagiri elektronikoa: software formatukoa baldin bada, instalatuta; txartel formatukoa bada, PINa ikasita.
  • Sagu bat.
  • Txartelak irakurtzeko irakurgailu adimendun bat (aurretiaz instalatuta).

Smartphone bat (IOS / Android).

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: