NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Genially: komunikatu zaitez eduki bisual interaktiboarekin

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2020/03/09: Zamudio (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Egiaztatuta dago jendeak denbora gehiago ematen duela eduki bisualak ikusten; izan ere, eduki bisualak testuak baino errazago interpretatzen ditugu eta guztiz hobeto gogoratzen ditugu. Genially eduki bisual interaktiboak sortzeko online plataforma bat da eta programazio ezagutzarik edo ezagutza informatikorik ez duten pertsonei zuzenduta dago.

Internetaren, diseinuaren eta ofimatikaren alorretako prestazioak barne hartzen dituen tresna horren bidez, modu desberdin batean komunikatzea ahalbidetuko digun edukia sor dezakegu: aurkezpenak, txostenak, infografiak, informazio-pilulak, jolasak eta baliabide didaktikoak, aurkezpen bideoak, story-ak eta abar.

Genially plataformaren bidez lortutako emaitza aurrez aurreko aurkezpen batean erabili dezakegu, baita esteka baten bidez gure publikoarekin partekatu, webgunean argitaratu edo sareen bidez partekatu ere.

Genially plataformari esker gure enpresa-komunikazioa edo komunikazio profesionala hobetu dezakegu, izan ere, "baterako" tresna bat da, entzuleekin komunikatzeko eta entzuleak azkar eta erraz harrapatzeko eta hezteko balio duena.


Honako hauei zuzenduta dago:

Merkataritza eta marketineko arduradunak, gerenteak, ekintzaileak eta, oro har, informatikaren gaineko oinarrizko ezagutza daukaten edozein sektoretako profesionalak, aurkezpenak eta eduki interaktiboak egiteko beste modu bat ezagutu nahi dutenak.


Helburuak

Tailer honen helburua da Genially plataformaren bidez eduki bisual interaktiboak sortzen ikastea, plataformak eskaintzen dituen formatuak ezagutzea eta horiek gure komunikazio-euskarri eta formetan integratzea.

Helburu hori praktikatuz lortuko dugu. Sarrera teoriko batetatik abiatuta, hainbat ezagutza aplikatuko ditugu, ordenagailuan bertan egindako adibide praktikoen bidez ezagutza horiek barneratzeko.


Programa

  • Izen-ematea, doako plana eta premium planak
  • Plataformaren funtzionamendua
  • Sorkuntza motak
  • Oinarrizko edizioa
  • Testuekin lan egitea
  • Baliabideak eta irudiak txertatzea
  • Baliabide propioak
  • Maskara efektuak eta markoak
  • Eduki aberastua: interaktibitatea
  • Animazioekin edukia hezurmamitzea
  • Bistaratzea eta partekatzea
  • Genially bat aurrez aurre aurkeztea
  • Genially bat hedatzea
  • Marka propioarekin pertsonalizatzea

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 

Hurrengo edizioak

Zamudio (Bizkaia)

Data: 2020/03/09

Prezioa: 30 €

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Laida Bidea, 204 eraikina
  • Ordutegia: 09:30 - 13:30 tara
  • Iraupena: 4 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Daniel Arrilucea
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: