Pablok, estrategia-definizio-exekuzio eredu bat eta hizkuntza ez-tekniko eta denontzat ulergarria erabiliz, oinarriak emango dizkigu erabaki egokienak hartzeko, eta merkataritza elektronikoan arrakasta izateko gure aukerak maximizatzen dituzten produktu, bezero, merkatu, teknologia, tresna, prozesu eta marketina aukeratzeko.
Pablo Renauden saio honekin, aurreztu denbora, saihestu akatsak eta areagotu online saltzeko proiektuaren salmentak eta errentagarritasuna. Pablok 20 urte daramatza onlineko negozioei aholkua ematen errentagarriagoak izan daitezen, eta sendoagoak, ekosistema digitalean bizi-bizian gertatzen ari diren aldaketekiko.
Norentzat:
Onlineko denden kudeatzaileak eta merkataritza elektronikoko marketineko profesionalak. Gutxienez Espainian edo nazioartean jarduten diren onlineko dendak, eta onlineko denda ertainak eta handiak.