Featured image

FACEBOOK I: Facebookeko zure orrialdean edukia sortzea eta sustatzea. Ezarpenak, oinarrizko funtzioak eta argitalpenen kudeaketa.

Facebooken orrialde bat sortzen ikasiko dute bertaratzen direnek, haien negoziorako, eta haien Fanpagearen oinarrizko funtzioak konfiguratuko dituzte. Meta Business Suite arakatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Gainera, eduki-plan bat sortzen eta Meta Business Suiteren bidez plana programatzen ikasiko dute ikastaroan.

Helburua

Parte-hartzaileei Facebookeren erabilera profesionala eta korporatiboa aurkeztea da ikastaroaren helburua, eta plataforma hau aprobetxatzeko estrategiak eskaintzea, eragiteko eta enpresaren marka hedatzeko tresna gisa erabil dezaten. Edukien plan bat sortuko eta sustatuko dute partaideek, enpresak sare sozialetan duen presentzia indartzeko eta irudi digitala sendotzeko.

 

Edukia 

-    Zergatik behar du Facebook nire negozioak?
-    Facebookeko orrialde bat kudeatzeko giltzarriak.
-    Profilaren eta orrialdearen arteko ezberdintasunak.
-    Zure enpresako orrialdea sortzea eta oinarrizko funtzioak konfiguratzea.
-    Zer egin dezaket nire orrialdea pertsona gehiagorengana iristeko? Publikoa lortzea eta orrialdea sustatzea
-    Zertaz hitz egin dezaket nire orrialdean? Edukia sortzea. Dinamizazioa
-    Argitalpenak eta argitalpenen programazioa (Meta Suite Bussiness).


* Ikastaroaren jarraipena hobetzeko, aldez aurretik Facebook webgunean izena ematea gomendatzen da:
https://es-es.facebook.com/  

 

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.