NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Ezagutu ezazu Microsoft Power Platform-en ahalmena: Power Apps, Power Bi, Power Automate eta Power Virtual Agents (online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Power Platform Microsoften tresna multzo-bat da eta Office 365ean integratuta dago. Tresna horiek enpresa baten prozesuak automatizatzeko, aztertzeko eta irtenbideak sortzeko diseinatuta daude. Honako enpresa-aplikazio hauek konbinatzen dituen plataforma eraginkor bat da: Power Apps, Power BI, Power Automate eta Power Virtual Agents.

Datuen analisia abiapuntutzat hartuta, Power Platform-ek fluxu automatizatuekin eta aplikazio mugikorrekin integratzeko eta sinkronizatzeko aukera ematen du, horrela, enpresen produktibitatea eta eraginkortasuna areagotuz. Plataforma horrek eskaintzen duen indargune nagusietako bat honako hau da: soluzio sofistikatuak sortzeko gaitasuna duela, kodea garatu beharrik gabe edo kodea oso gutxi garatuta. Horri esker, IT Software arloko prestakuntzarik jaso ez duten profesional askok aplikazio moderno ugari garatu ditzakete, garatzaileak izan beharrik gabe.

Power Platform-ek eraldaketa digitala dakar enpresentzat, baina ez soilik enpresa handi berritzaileenentzat, bai eta enpresa txiki eta ertain askorentzat ere, arrakastaz inplementatzen baita. Datuetatik abiatuta (analisia) ezagutza lortzeko aukera ematen die erabiltzaileei. Datu horiek negozio-prozesu adimendunak bultzatzeko erabiltzen dira, eraikitzen dituzten aplikazioen bidez (jarduna) eta automatizatzen dituzten prozesuen bidez (automatizatzea).

Jardunaldi hau, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online. 

 

Nori zuzenduta dago

Power Platform-eko aplikazio guztiak negozio-erabiltzaileentzat pentsatuta daude, eta ez garatzaile edo informatikarientzat, izan ere, aplikazioak garatu eta prozesuak automatizatu daitezke kode-lerro bakar bat ere idatzi behar izan gabe.

 

Baldintzak

Azalpenak behar bezala jarraitu ahal izateko, komeni da Power BI tresna edo, gutxienez, Excel eta bere osagarriak ezagutzea.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: