NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Konferentzia
Euskal Encounter: Zergatik eragingo du iraultza NLPak IAn datozen urteetan? (Online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Urte asko dira hizkuntza naturalaren prozesamendua (NLP) lantzen hasi zirela, baina orain (2019-2020) ari da gertatzen benetako iraultza eremu horretan, irudien ezagutzarekin gertatu zenaren antzekoa.

NLParen ahalmenak eta aplikagarritasunak eragin handia dute eta izango dute merkatuan. Hitzaldi honetan, erabilera potentzialen eta aplikagarritasunaren adibide batzuen bidez, azalduko dugu zergatik gertatzen ari den hori.

Ekitaldi hau Discord plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Hizlaria

Alberto Rezola, Datu(a)ko bazkide zuzendaria eta Head Data Scientist-a. 10 urteko esperientzia datuen azterketa aurreratuan, sektore batean baino gehiagotan: osasuna eta bioinformatika, industria, txikizkakoak, banka eta aseguruak. Bi ikerketa-zentrotan jardun du lanean: CEITen eta Vicomtech. CEITen egin zuen doktoretza-tesia, aplikazio biomedikoetan datu esperimentalak eredu teorikoekin integratzeari buruz. Vicomtech-en, analitika aurreratuko proiektuak kudeatzen eta garatzen hasi zen (NLP, ML, AI), zenbait sektoretan: nekazaritzako elikagaiak, industria, hezkuntza eta ingurumena, besteak beste. Aldi horretan, Alberto izan zen ikerketa aplikatuko proiektuen buru, batez ere ETE-ekin eta startupekin. Esperientzia horren ondoren, Albertok ekintzailetzaren eta startupen munduan sartzea erabaki zuen, eta zenbait ekimen jarri zituen martxan (Quarizmi Ad Tech, bilatzaileen publizitate programatikoaren iragarkiak eta eskaintzak optimizatzen dituzten algoritmoak sortzera bideratutako startup bat; M4L, enpresei bizitza errealean sortzen zaizkien arazoei aurre egiteko eredu matematikoetan oinarritutako aholkularitza- eta garapen-zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bat). 2019an, Datu(a) sortu zuen, Merkatu Group-eko datuaren dibisio gisa. Esperientzia handia du industria-sektorean datuak ustiatzeko proiektuetan. Duela gutxi, Bizkaia Open Future erronka irabazi du, nazioarteko 28 startupekin eta enpresarekin lehiatuta. GHI Smart Furnaces-ek sortutako erronka izan da, eta galdaketa-labeetan aluminio-txatarra kargatzeko une egokia zein den aurresatea zuen helburu.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2020ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: