NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Konferentzia
Euskal Encounter: Orange, ikaste automatikoa eskura (Online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 1 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Orange kode irekiko tresna bat da, eta datu-analisiko proiektuak erraz eta oso era intuitiboan egiteko aukera ematen du. Ikaste automatikoko eta bistaratzeko proiektu guztiz funtzionalak egiteko, gainera, ez dago programatzen jakin beharrik.

 

Aukera ematen du bai datuak analizatzeko, bai datu horiek eta analisien emaitzak era adimendunean bistaratzeko. Beste aukera askoren artean, banaketa estatistikoak arakatu daitezke -kutxa- eta sakabanatze-diagramak-, informazioan sakondu -erabaki-zuhaitzak, multzokatze hierarkikoak eta bero-mapak-, eta abar. Azkenik, tresna bizia da: oinarrizko nukleo nagusi bat du, eta modulu espezifikoak gehitu dakizkioke, denbora-serieak ikertzeko edo hizkuntza naturala prozesatzeko, besteak beste.

Hitzaldi honetan, Orangeren ezaugarriak ikusiko ditugu, eta, orobat, zer aukera eskaintzen dizkigun eta kode irekiko tresna honen ahalmena erakusteko adibideren bat.

Ekitaldi hau Discord plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Hizlaria

Carlos Cernuda doktorea Oviedon jaio zen, 1976ko maiatzaren 4an. Matematikako lizentziadun titulua lortu zuen 2009an (Oviedoko Unibertsitatea), eta Soft Computing and Intelligent Data Analysis masterra 2010ean, Oviedoko Unibertsitatean, European Center for Soft Computingekin batera. 2014an, Ingeniaritza Zientzietan doktoratu zen Johannes Kepler Universität Linz unibertsitatean (Linz, Austria), "Advanced Data Mining and Machine Learning Techniques in Chemometric Modeling" izeneko tesiarekin, bi irakasle hauek zuzendari zituela: Erich Peter Klement (Johannes Kepler Universität Linz) eta Ricard Boqué Martí (Universitat Rovira i Virgili,Tarragona).

2010eko irailetik 2014ko abuztura eta 2014ko irailetik 2016ko apirilera, ikertzaile nagusia izan zen Austriako bi proiektu nazionaletan, 11 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin. 2016ko maiatzetik 2018ko azarora bitartean, doktoratu ondoko ikertzailea izan zen BCAMen, Data Science - Machine Learning sailean.

2018ko abenduan, MGEPen (Mondragon Unibertsitatea) hasi zen lanean irakasle ikertzaile gisa. Haren ikerketa-arloak dira, besteak beste, datu-meatzaritza, Machine Learning, helburu anitzeko aldagaien hautaketa eta erregresio- eta sailkapen-eredu ez-linealak. Analytics-eko irakaslea da; zehazki, Machine Learning eta Deep Learning-ekoa.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2020ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: