NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Konferentzia
Euskal Encounter: Ikusmen artifiziala, erronka zaharrak birplanteatzeko garaia baita orain (Online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 1 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Hitzaldi honetan, azalduko dugu azken urteotako adimen artifizialaren iraultzak (Deep learning eta antzeko arkitekturak) zer eragin izan duen ikusmen artifizialaren aplikazioetan.

 

4.0 industriaren esparruko ikusmen artifiziala eta irudi-prozesamendua zer diren azalduko dugu. Ikusmen artifizial tradizionalaren argiak eta itzalak ikusiko ditugu. Azalduko dugu ikusmen artifizial tradizionaleko sistemetan zer alderdi eta elementu izan behar diren kontuan. 2013az geroztik zer aldatu den azalduko dugu. Aplikazioak, ikusmen artifizialaren adibide praktikoak eta Deep paradigma berria aurkeztuko ditugu, eta ondorio batzuk azalduz amaituko dugu.

Ekitaldi hau Discord plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Hizlaria

José Ángel Gutiérrez Olabarria, Informatikan lizentziatua; Deustuko Unibertsitatea, 1991. Robotika eta Automatizazioko Masterra; Bilboko ETSII/IT, 1992. Doktoretza egin zuen, eta 08 arteko ikasketa aurretatuen diploma du; ETSII/IT. 1992tik ari da Tecnalian lanean. Ingeniari nagusia da, ikusmen artifizialean eta sentsoreetan aditua, Smart System-en Negozioaren arloan. Proiektuak zuzentzeko lanak egiten ditu ikusmen bidezko kontrol industrialeko aplikazioetan (kontratupean, Hazitek, europarren koordinazioa), softwarearen analisia eta diseinua eta kalitate-kontroleko eta informatika industrialeko aplikazioen C programazioa egiten ditu, eta bezero eta hornitzaileekiko proiektuak kudeatzen ditu. Ikastaroak, hitzaldiak eta abar ere ematen ditu. 6 patente eta argitalpen ugari ditu arlo horretan. Pertzepzio industrialeko 5. mailako irakasle elkartua izan zen Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolan (ESIDE), Automatika eta Elektronika espezialitatean, 2000. urtetik 2006. urtera. Joint Scientific and Industrial Advisory Board of the E.M.V.A (European Machine Vision Association) Forumeko kidea da.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2020ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: