NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Konferentzia
Euskal Encounter: Datuen Zientzia eta Adimen Artifiziala: gizartearen eraldaketa digitalaren erronka berriak (Online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Adimen artifizialeko algoritmoak funtsezko tresna dira arlo askotan —industrian, osasunean, hiri adimendunetan, hezkuntzan, ingurumenean, finantzetan edo administrazioan—, egunero sortzen diren datu digitalen kantitate handia tratatzeko eta aztertzeko.

Negozio-arlo edo ekonomia-garapeneko arlo guztiei eragiten die adimen artifizialak. Gainera, arlo ekonomikoaz haraindi iritsi da. Hori dela eta, adimen artifizialaren eragin sozialari buruzko hausnarketa-espazioak sortzen ari dira, hala nola datu pertsonalen tratamenduari buruz, edo nola entrenatu adimen artifizialeko sistemak, sektore minoritarioak edo talde ahulenak errespetatzen dituzten parametro etikoetan oinarrituta. Konplexutasun eta lehiakortasun handiko sektoreak direnez eta aldaketa teknologiko asko jasaten dituztenez, Datu Zientziaren eta Adimen Artifizialaren sektoreek diziplina anitzetan jarduten duten eta goi-mailako prestakuntza duten profesionalak behar dituzte, ezagutza teknikoak ez ezik, merkatukoak ere badituztenak, ikuspegi berritzaile eta ikertzaileaz gainera.

Ekitaldi hau Discord plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Hizlaria

Pablo García Bringas Ingeniaritza Informatikoko doktorea da, eta adimen artifiziala zibersegurtasunean aplikatzen aditua da. EMBA masterra, Telekomunikazioetako masterra eta Industria Informatikako masterra ere baditu. Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritzako irakasle titularra da. Gaur egun, Kanpo Harremanetako eta Etengabeko Prestakuntzako dekanordea da. Industria Digitalari buruzko Deustuko Katedraren sortzailea da eta haren zuzendaria izan da. Ibilbide profesionalean, enpresa pribatuarekiko etengabeko harremana izan du, eta hainbat ikerketa-ekimen, teknologia-garapen eta berrikuntza hasi eta garatu ditu. Arlo honetan, Deusto Tech zentro teknologikoaren eraketan parte hartu zuen, eta erantzukizun handiko hainbat kargu izan ditu han; besteak beste, zentroko zuzendari nagusia izan da. Ingeniaritza Fakultateko ikerketa-zuzendaria ere izan da. Bere ikerketa-taldeak, Deusto for Knowledge, ikerketa-talde bikainaren izendapena jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Informazioaren Segurtasuneko Deustuko Masterreko zuzendari izan da 11 urtez, eta gaur egun 4.0 Industriako Executive Programa berria zuzentzen ari da. I+G+Bko 100 proiektu baino gehiago erakarri eta zuzendu ditu, 150 argitalpen zientifiko baino gehiago ditu, 18 doktoretza-tesi zuzendu ditu, eta 11 milioi euro baino gehiago lortu ditu. Mundu mailako hainbat ekitaldi zientifiko-akademiko zuzendu ditu, hala nola DEXA, CISIS, SOCO, ICEUTE, HAIS, INFOSEC, BIGDAT eta DEEP LEARNING BILBAO!

Izena emateko

Ekitaldi hau 2020ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: