NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Konferentzia
Euskal Encounter: Adimen artifizialaren inguruko mitoak eta errealitateak (Online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Gaur egun, ezjakintasun handia dago adimen artifizialak ematen dituen aukerei buruz. Ezjakintasun horrek bi oinarri ditu: batetik, ez jakitea zer egin daitekeen eta pentsatzea adimen artifiziala konpainia handien kontua soilik dela, eta, bestetik, adimen artifizialaren benetako ahalmenari buruzko mito aizunak.

 

Hitzaldi honetan, adimen artifizialaren benetako erabilerak eta benetako potentzialak azaldu nahi dira. Horretarako, era erraz batean erakutsiko dira bai gaur egun dauden aukerak eta bai euskal enpresak egiten ari diren adimen artifizialeko proiektu batzuk, adibide gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko potentzialaren erakusgarri.

Ekitaldi hau Discord plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Hizlaria

Borja Balparda (Data Value Management-eko CEO & datu-zientzialaria) ekonomialaria da, Big Data eta Business Intelligence-ko masterra du, eta ekonomia eta finantzetako beste master bat ere badu. Ekonometriako cum laude doktoretza du. Esperientzia profesionalari dagokionez, 6 urte eman zituen Nafarroako Unibertsitatean Estatistika eta Ekonometriako irakasle, eta bi urte Zubizarreta aholkularitzan. 2018az geroztik, Data Value Management konpainiako CEO eta datu-zientzialaria da, eta Nafarroako Unibertsitateko Big Data masterreko proiektu-kudeaketari buruzko moduluko irakasle eta arduraduna da.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2020ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: