NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Konferentzia
Euskal Encounter: Adimen artifiziala: hastapenak bideojokoetan, eta aplikazioa zientzian eta enpresan (Online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 1 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Jokoak, mahaikoetatik hasi eta ordenagailukoetara, lagungarri izan dira gure gizartean aurrerapen handiei bide eman dieten teknologiak garatzeko

 

Adimen artifiziala (AA) da teknologia horietako bat, zeina, aurrerapen zientifikoek bultzatuta, arrakastaz erabili izan baita. Hitzaldi honetan ikusiko dugu nolakoak izan ziren AAren hastapenak jokoen munduan, eta nola zabaldu den eremu eta erabilera askotara.

Ekitaldi hau Discord plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Hizlariak

Ibai Laña Informatikako goi-mailako ingeniaria da (Deustuko Unibertsitatea), Adimen Artifizial Aurreratuko masterra du (UNED), eta Adimen Artifizialeko doktorea da (EHU). Gaur egun, TECNALIAko senior ikertzailea da, eta Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kidea, non datu-analista gisa lan egiten baitu. Irakasle bisitaria ere izan da Aucklandeko Unibertsitate Teknologikoko (AUT) Ingeniaritzako Ikerketako eta Jakintzaren Aurkikuntzako (KEDRI) Institutuan.

Iñigo Martínez Criado Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa da (EHU), eta Ingeniaritza Konputazionaleko eta Sistema Adimendunetako masterra du (EHU). Ikertzaile seniorra da TECNALIAn, eta Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kidea, non askotariko proiektuetan parte hartu baitu, hala nola makina-erremintaren industriako eta robotikako fabrikazio-prozesuak eta petrolioaren eta gasaren industriako segurtasun-sistemak hobetzen. Software libreko kolaboratzailea ere izaten da maiz, eta GNOME fundazioko kidea da.

 

Izena emateko

Ekitaldi hau 2020ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: