NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Konferentzia
Euskal Encounter: Adimen artifiziala: gaur egungo mugak eta etorkizun handiko ikerketak (Online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Nahiz eta aditu batzuek esaten duten AAk datozen urteetan gaindituko dituela gizakiak, gauzak uste baino mantsoago doaz. Orain dela urte batzuk liburuetan, pelikuletan eta abar egiten ziren iragarpenei erreparatuta, gure adimen artifiziala (AA) ez da iritsi garai honetarako espero genituen adimena eta autonomia izatera.

AA haurtzaroan dago oraindik. Hitzaldi honetan, adimen artifizialak gaur egun dituen muga nagusiak ikusiko ditugu, baina orobat ikusiko ditugu etorkizun hurbilera begira optimista izateko aukera ematen duten gaur egungo ikerketa batzuk.

Ekitaldi hau Discord plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Hizlariak

Jesús (Txus) López Lobo Ingeniaritza Informatikoan lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatea), Adimen Artifizial Aurreratuko masterra du (UNED), eta Informazioaren Teknologietan eta Sare Mugikorren Komunikazioetan nazioarteko doktorea da (EHU). Datu-zientzialari gisa eta adimen artifizialeko ikerlari gisa ari da lanean TECNALIAn, eta BRTA (Basque Research and Thechnology Alliance (BRTA) aliantzako kidea da.

Alejandro Barredo Arrieta Telekomunikazio Ingeniaritzan graduatua da (Deustuko Unibertsitatea), Adimen Artifizialeko masterra du (Utrechteko Unibertsitatea) eta, gaur egun, Adimen Artifizialeko doktoretzako ikaslea da (EHU). Ikertzaile-laguntzaile aritu izan da, eta bitxigintzako onlineko denda baten jabea eta hango artisaua da.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2020ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: