NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko aplikazioak sortzeko Unity3D

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 16 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2019/10/14-tik aurrera 2019/10/17 arte: Zamudio (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania

Tailer honen helburua da Unity3D erabiltzeko abiapuntu eta oinarrizko ezagutzak ematea, errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko aplikazioak garatzeko tresna gisa.


Betekizunak

Unity3D, AR edo VR aldez aurretik ezagutzea beharrezkoa ez den arren, nahitaezkoa da objektuetara zuzendutako lengoaietan programatzeko oinarrizko ezagutza izatea (Java, C#...)

Horrez gain, Android 4.4 edo berriagoa duen tablet edo smartphone bat ekarri behar da, aplikazioak konpilatu ahal izateko.

 

Honako hauei zuzenduta dago

AR/VR aplikazioak sortzeko Unity 3D tresna erabiltzen hasi nahi duten software garatzaileak.

 

Programa

 

1. eguna: Sarrera: Unity3D

Teoria

Errealitate birtualaren eta errealitate areagotuaren teknologiari buruzko hastapenak, horien bilakaera eta erabilerak.

Unity3D tresnaren hastapenak, aldez aurretik ezagutu beharreko kontzeptuak, instalazio-betekizunak eta konpilazioari dagozkionak.

Praktika

Unity3D eta Android SDK instalatzea.

Oinarrizko kontzeptuak: Interfaza, Eszenak, GameObjects eta Assets

3D ereduen inportazioak.

Scripting.

1. ariketa: Androidentzako app arrunt bat sortzea. Editorean bistaratzea eta smartphonean/tabletan konpilatzea.

2. ariketa: Script-en bidez aurreko aplikazioa aldatzea. Editorean bistaratzea eta smartphonean/tabletan konpilatzea.

 

2. eguna: Errealitate birtuala

Teoria

Errealitate birtualaren hastapenak, erabilera-plataformak eta tresnak. Plataforma desberdinen adibideak.

Praktika

Unity-rako Google VR SDK instalatzea.

Oinarrizko kontzeptuak: VR-rako interfaza eta kamerak.

Unity Asset Store-tik VR adibideak deskargatzea.

3. ariketa: 2. ariketa zabaltzea, Google Cardboard-ekin eszena VRn bistaratzeko. Editorean bistaratzea eta smartphonean/tabletan konpilatzea.

4. ariketa: Aurreko adibideak mugikorrean/tabletan konpilatzea eta aldatzea. Google Cardboard-ekin VRren bistaratzea.

 

3. eguna: Errealitate areagotua

Teoria

Errealitate areagotuaren hastapenak, SDK-ak eta tresnak. Adibideak bistaratzea.

Praktika

Unity3D-rako Vuforia SDK-ren hastapenak.

Irudi markagailu bat sortzea.

5. ariketa: 2 ariketa zabaltzea, AR eszena batean bistaratzeko. Editorean bistaratzea eta smartphonean/tabletan konpilatzea.

6. ariketa: Vuforia-ren AR/VR adibidea erabiltzea. Editorean bistaratzea eta smartphonean/tabletan konpilatzea.

 

4. eguna: Amaierako praktika (aukerakoa)

Ikasitako tresnen berrikuspena eta zalantzak argitzea.

Tutore batek gainbegiratutako eta ikasitakoan oinarritutako amaierako praktika eta taldearen aurrean aurkeztea.

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 

Hurrengo edizioak

Zamudio (Bizkaia)

Data: 2019/10/14-tik aurrera 2019/10/17 arte

Prezioa: 90 €

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Laida Bidea, 204 eraikina
  • Ordutegia: 09:00 - 14:00 tara
  • Iraupena: 20 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Enara Artetxe y Jorge López Benito (CreativiTIC Innnova & Augmented Class
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: