NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Eraldaketa digitala: igo zaitez aldaketaren trenera

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2019/10/01: Zamudio (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Gaur egungo merkatuan biziraun nahi duen orok ezinbestean ekin behar dio eraldaketa digitalari. Ikus ezazu zer urrats eman behar diren eta zer tresna dituzun eskura aldaketa hori erraz egiteko.

Jardunaldi honen bidez, enpresei lagundu nahi zaie ulertzen beharrezkoa dela enpresa-kudeaketaren barruan eraldaketa digitalari ekitea, lehiakorragoak izateko eta enpresak paperik erabili gabe kudeatu ahal izateko.

Jardunaldian, eraldaketa digitaleko prozesu osoa egingo da, zuzenean: dokumentua digitalizatzetik hasi eta enpresak batere paperik gabe kudeatzeko gai izateraino, merkatuko tresna egokienak erabiliz.

Helburua

Enpresek jakitea nola egin daitekeen eraldaketa digitala, zer onura ekonomiko eta lehiakortasun-onura ekar ditzakeen, eta orobat ikustea bezeroei buruz askoz ere datu gehiago lor ditzaketela haien nahiei eta lehiakideei aurrea hartzeko.

Egitaraua

- Sarrera: zer da eraldaketa digitala, enpresa-kudeaketaren ikuspegitik?
- Erakusketa: nola egin daiteke eraldaketa digitala.
- Ondorioak eta emaitzak, kostuen optimizazioari dagokionez.

Nori zuzendua

Zuzendari nagusiak, CEOak, IT zuzendariak, informatikakoak, etab. Hau da, eraldaketa digitalak zuzenean eragiten dien sailetako zuzendaritza-postu batean dagoen eta erabaki-ahalmena duen edozein.

Hizlariak

José Mª Ballesteros López, Paperless Solutionseko bazkidea eta fundatzailea; 20 urte baino gehiago daramatza enpresen finantzak eta kostuak kudeatzen (adibidez, enpresa hauetan: Acciona, Ecisa eta Sacyr).

Saioa García Arranz, Paperless Solutionseko bazkidea eta fundatzailea; 15 urte baino gehiago daramatza enpresen finantzak eta kostuak kudeatzen (adibidez, enpresa hauetan: Graisu eta Sacyr).

Hurrengo edizioak

Zamudio (Bizkaia)

Data: 2019/10/01

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Laida Bidea, 204 eraikina
  • Ordutegia: 09:30 - 11:30 tara
  • Iraupena: 2 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: José Mª Ballesteros, Saioa García (Paperless Solutions)

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: