NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Enpresako Komunikazio Estrategia eta Plana. Egin zure On/Offlineko plana eta zehaztu kudeaketarako adierazleak.

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 4 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Komunikatzerakoan orduan sortzen zaizkigun zalantzak honako hauek izaten dira: zein kanal erabiliko dut? Ireki edo itxiko dut perfil hau? Non izan behar dut presentzia? Hala ere, galdera hauei ezingo diegu erantzun aurretik ez baditugu definitu beste estrategia hauek: Zein da nire mezua? Nori interesatzen zaio? Non, nola eta noiz egongo dira informazioa jasotzeko prest? Nor da pertsonarik egokiena momentu bakoitzean komunikatzeko?. Eta bereziki, zein helburu orokor ditu nire enpresak? Estrategia bat izan gabe komunikatzen hastea etxea teilatutik eraikitzen hastea bezalakoa da. Helburua zorroztu behar dugu denboran eta baliabideetan eraginkorragoak izateko, eta bereziki hartzailea ez saturatzeko eta zarata saihesteko. Horretarako, gure publiko guztiak hipersegmentatu egin beharko genituzke, oso ongi ezagutu eta gure mezuetan lotura bat egin bakoitzean eurengatik erantzun bat jasotzeko, zeinak helburuak lortzen lagunduko digun.

Komunikazioa ez da izan behar helburu bat bere horretan, enpresaren helburuak lortzeko bitarteko baizik. Hau horrela, enpresaren estrategia komunikazio planean barneratu behar dugu, komunikazioko helburuak jarri beharrean. Era berean, komunikazio ekintza hauek gure eguneroko kudeaketan eta jardueran txertatu behar ditugu, eguneroko lanek ez dezaten jomuga aldatu. Horregatik, ezinbestekoa da komunikazio ekintza guztiak egutegi batean zehatz mehatz jasotzea, beti ere gure baliabide eta helburuekin bat etorri behar dira. Lanak aurretik aztertu eta banatu egin beharko dira, eta noski, gure betetze maila erakutsiko diguten adierazleak zehaztu eta horrela agerian utzi egin beharreko aldaketak. 

Helburu hauek lortzeko metodologia espezifiko bat jarraitu behar dugu eta tailer honetan komunikazio estrategia bat egiterakoan jarraitu beharreko pausuak sistematizatuko ditugu, detaile asko jasotzen dituen komunikazio plan eta egutegi bat egingo digun tresna ezagutuko dugu, eta jarraipena egin beharreko adierazleak zehaztuko ditugu. 

Metodologia honek barne eta kanpo komunikazioa lantzen ditu eta nola ez, on lineko eta off lineko kanalak. 

Erabiliko den metodologia

Estrategia hau garatzeko OutreachTool izeneko metodologia irekia erabiliko dugu. Metodologia honek Design Thinking tailerra egiteko material fisiko propioak erabiltzen ditu eta guk kasu praktiko bat egingo dugu. Aldi berean, eskuragarri jarriko da kode irekiko web tresna bat eta horrekin lan egingo da (app.outreachtool.com). Tresna teknologiko honek gure estrategia diseinatzea ahalbidetu, prozesu guztian lagundu eta egutegiak sortuko dizkigu. Ondoren, edozein egutegi kudeatzailera inportatu ahal izango dugu, baita KPI eta adierazleak ere. 

Hartzaileak

Enpresariak, gerenteak, komunikazio, marketin eta salmenta zuzendariak eta enpresako estrategian zuzeneko ardura duten pertsonak. Beste alde batetik, erabilgarria izan daiteke enpresako helburuak betetzeko estrategia bat  garatu behar duten enpresako arlo funtzionaletako edo produktu, zerbitzu edo azpimarketako arduradunentzat.

Helburuak:

 * On lineko eta off lineko barne eta kanpo komunikazioaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.

• OutreachTool metodologia pausoz pauso ezagutzea komunikazio estrategia eta planak automatikoki egiteko. 

• Estrategia sistematizatzea, komunikazio ekintzen egutegi zehatz bat egitea eta adierazleak esportatzea ahalbidetzen duen tresna teknologikoa ezagutzea.

• Komunikazio estrategia global baten kosorkuntza.

• Gure komunikazio estrategia egituratuta eta aurreratuta uztea, baita hori osatzeko eta berrikusteko baliabideak..

1. saioa

9.00-11.30 Estrategia eta komunikazioari buruzko oinarrizko kontzeptuak

• 11.30-12.00 Atsedena. Networking-a, zalantzak eta materialak deskargatzea eta online erregistratzea. 

• 12.00-14-00 Parte hartzaile bakoitzaren estrategien garapen metodologikoa eta online modu automatikoan egitea. (Beharrezkoa da ordenagailua ekartzea eta Chrome nabigatzailea erabiltzea gomendatzen da)

o 1. fasea Enpresaren ezaugarri garrantzitsuenak eta horren helburuak ezagutzea. 

o 2. fasea. Hartzaileak ezagutzea, xede taldeak segmentatzea, enpresako helburuekin lotzea. 

o 3. fasea Planifikazioa: mezuak, kanalak, euskarriak, maiztasuna, baliabide ekonomikoak eta denborazkoak zehaztea. 

o Egutegiak, adierazleak eta neurketak esportatzea.

2. saioa

Komunikazio estrategia baten kosorkuntza. Design thinking-aren bidez, material analogikoa erabiliz eta taldeka, komunikazio estrategia bat sortuko da eta parte hartzaileei euren kasuetako zalantzak argitzen lagunduko zaie, beti ere, tailerra produktu errealekin amaitzeko helburuarekin. 

• 9.00-9.30. Landu beharreko kasuaren aurkezpena. 

• 9.30-10.15. Balio eta atributuen definizioa. 

• 10.15-10.45 Helburu orokorrak definitzea, taldeak sortzea eta helburu espezifikoak definitzea. Aurkezpenak. 

• 10.45-11.15 Hartzailearen definizioa

• 11.15-11.45 Atsedena Networking-a parte hartzaileek estrategia propioen inguruan dituzten zalantzak argitzea. .

• 11.45- 12.00 Taldeak osatzea.

• 12.00-13.15. Rolak, beharrak, onurak, helburua, mezuak, kanalak eta taktikak zehaztea. 

• 13.15-14.00. Aurkezpenak eta ondorioak





NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: