NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
elearning edukiak erraz sortu erabilera libreko erreminten bidez: Exelearning eta Udutu

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  8 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
e-learning kontzeptua ikasgelekin, irakasleekin eta ikasleekin lotzeko ohitura dugu. Baina e-learning enpresetarako ere ezinbestekoa da, eta enpresa askotan, dagoeneko, irakasteko formula gisa dute barneratuta.

Izan ere, e-learning langileek zenbait lan-esparrutan dituzten ezagupenak azkar, efizienteki eta merke eguneratzeko modu ona da, eta eragin positiboa du langileen garapen profesionalean eta, hortaz, enpresaren garapenean. 

Tailerraren helburua, SCORM ereduetan oinarritutako elearning materialak eraikitzen irakastea da, ondoren hainbat plataformatan erabili ahal izateko. Horretarako, erabilera libreko erremintak erabiliko dira: Exelearning, zenbait entitate publikok babestutako software libreko erreminta bat da, eta Udutu merkataritza-erreminta bat da, baina doako bertsio bat du pantaila mugatuak dituzten online edukiak sortzeko.

 

Norentzat

Enpresetarako edo ikasketa-zentroetarako elearning trebatzeko edukiak garatu nahi dituzten sektore guztietako profesionalak; edukiak ereduetan oinarritzen dira, eta lizentzia kostu garestirik ez duten erremintak erabiliko dira.

 

Edukia

Tailerrean, testuarekin, irudiekin, bideoekin eta audioekin elearning edukia nola egin irakatsiko dugu; horretarako, Exelearningek eta Udutuk eskaintzen dituzten ereduen diseinua aldatuko dugu, eta norberak bakarrik ikasteko eta ebaluatzeko ariketak ere egingo dira. Behin edukia sortuta, ikusiko dugu nola paketizatu eta nola igo Moodle plataforma batera horren jokaera egiaztatzeko.

Benetako adibide praktiko bat gauzatuko da horretarako, ondoko elementuekin: 

  • edukien oinarrizko elementuak: testua, irudiak, bideoak eta audioak. 
  • nork bere burua ebaluatzeko jarduerak sortzea. 
  • jarduera interaktiboak sortzea trebatzeko plataformara zenbait balore bidaliz. 
  • estilo-ereduak aplikatu eta aldatzea. 
  • paketeak sortu eta trebakuntza-plataformara igotzea.

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: