NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
eCommerce II: nola garatu onlineko denda bat Wordpress eta WooCommercerekin (ONLINEKO WEBINARRA)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2023/04/25: Online Webinarra
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Enpresa batek onlineko denda ezartzea erabakitzen duenean, haren bideragarritasunean, fidagarritasunean, errentagarritasunean eta autokudeaketan erabakigarriak izango diren oinarrizko alderdiei buruzko informazioa eduki beharko dute. Gaur egun, faktore horien arabera aldatzen diren irtenbide teknologiko ugari dago. Gakoa enpresaren beharren arabera egokiena dena erabiltzea eta, aldi berean, etorkizunera begira eskain ditzakeen aukerez jabetzea da. Wordpressek, WooCommerceren pluginarekin batera, aukera bikainak eskaintzen ditu. Wordpressek biltzen ditu mundu osoko webgune guztien % 23,4, eta CMS merkatuko % 60,8 jasotzen du. WooCommercek babesten ditu munduko 1 milioi topeko eCommerce arloko gune onenen % 22.

Helburuak

Helburu nagusia da online saltzeko eCommerce batek bete behar dituen beharrak eta horrek biltzen dituen inplikazio tekniko ugariak ulertzea:
  • Plataforma bat aukeratzeko irizpideak zehaztea.
  • Nazioartean estandarra den eta edozein enpresatarako ibilbide zabala duen sistema erabilita, denda elektroniko bat garatzea.
  • Wordpressen zer bertsio ezarri erabakitzeko beharrezko informazioa izatea.
  • Wordpress bat eta WooCommerce plugina instalatzeko funtsezko kontzeptu teknikoak bereizten ikastea.
  • Denda pertsonalizatzea, produktuak igotzea eta eskariak kudeatzea.

Edukia 

  • eCommerce bat garatzeko aukera teknologikoak.
  • Gure plataforma hautatzeko irizpideak.
  • eCommerce arloko plataformen inguruko joera ugariren azterketa: Wallapop, Facebook eta Shopify
  • CMS (Content Management System) erabiltzen dituzten onlineko dendak
  • Onlineko salmentarako plataforma gisa CMS erabiltzearen abantailak
  • Wordpress, Prestashop eta Magentoren arteko alderaketa
  • Wordpress eta WooCommerce instalatzea eCommerce baten irtenbide teknologiko gisa

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Euskadi Innova webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.

Hurrengo edizioak

Online Webinarra

Data: 2023/04/25

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: SPRI, S.A. (Prestakuntza)
  • Ordutegia: 14:30 - 16:30 tara
  • Iraupena: 2 ordu
  • Antolatzailea: SPRI, S.A. (Prestakuntza)
  • Honek emana: SPRI, S.A. (Prestakuntza)

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: