NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Zer dokumentu eta prozedura digitalizatu ditzaket nire erakundearen barruan? (online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  4 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
COVID-19k eragindako osasun-larrialdiko egoerak agerian utzi du erakundeek tresnak behar dituztela ordura arte "paperean" eta, kasu askotan, aurrez aurre garatu ziren prozesuak eta prozedurak digitalizatzeko.

Erronka handia da erakunde bakoitzaren kudeaketarekin zerikusia duten izapideak eta komunikazioak sinplifikatzea eta digitalizatzea. Enpresa Digitala ekimenetik, Metapostarekin lankidetzan, formazio saio oso laburrak diseinatu ditugu, "E-pilulak" izenekoak. Saio hauek aukera emango digute erakundearen kudeaketa-prozesuetan erabilitako paperak kentzeko eta gaur egun aurrez aurrekoak diren prozesu asko digitalki eraldatzeko.

Jardunaldi hau online emango da zoom-konferentzia bideo-plataformaren bidez.

 

Helburua

Pilula honen helburua Samosen kasu praktikoa erakustea da. Bertan, "Paperean" kudeatzeari utzi eta METAPOSTAren soluzioen bidez digitalizatu dituzten dokumentu ugari aurkezten dira: sinadura, zaintza, entrega ziurtatua, etab.
 

Programa

1. METAPOSTA

Gogoeta-prozesua, Samos FHIMASArekin batera, bezeroak digitalizatu nahi zituen dokumentuen tipologiari eta kasu bakoitzean proposatutako irtenbideei buruz.

 

2. Samos FHIMASA
Samos FHIMASAko Javier Aranak hausnarketa prozesu horren ondorioak aurkeztuko dizkigu.

  • Zer dokumentu sinatu behar ditu elektronikoki langileak?
  • Zer kasutan den beharrezkoa dokumentuen zaintza elektronikoa.
  • "Paperik gabeko bulegoaren" kostua Samos FHIMASArentzat

  

Informazio- eta prestakuntza-saio batzuk diseinatu ditugu, sinadura digitalarekin eta legezko zaintza elektronikoarekin lotutako alderdi teorikoetatik hasita, "Paperik gabeko bulegoa-Paperless" helburu hori lortu duten enpresen kasu praktikoetaraino. Eta lehen urratsak egitea erabakitzen dutenentzat, "E-pilulen" zikloa itxiko dugu METAPOSTAk prozesuak eta kudeaketak digitalizatzeko eskaintzen dituen soluzioekin, hala nola lan-kontratuak sinatzea, ERTEren komunikazioen ziurtagiriak bidaltzea, baja-dokumentua partekatzea joan-etorriak saihestuz eta datuak babesteko legeria betez, etab. 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: