NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
5S digitala: informazio digitalaren kudeaketa eraginkorra eta produktiboa (online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 9 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2020/06/25-tik aurrera 2020/07/09 arte: Online
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Gero eta denbora gehiago igarotzen dugu informazioa erabiltzeko gailuez inguratuta; gero eta baliabide gehiago dauzkagu erabakirik onenak hartzeko, informazio onenean oinarrituta. Baina, benetan informazio onena da hori, edo, besterik gabe, kopurua handitu da? Halakoetan, gehiago gutxiago bihurtu ohi da, eta erabakitzeko paradoxaren aurrean aurkitzen dugu geure burua: muga jakin batetik aurrera, ezin dugu bilatzen genuen hori aurkitu eta, aurkitzekotan, zalantzan daukagu informazio hori zuzena den edo hobeagorik eta eguneratuagorik egongo den.

5S metodologia produktibitatea areagotzeko erabili izan da ohikoan, lan-giro "fisikoa" egoki antolatuta. Baliabide fisikoak eskura baditugu, behar ditugunean erabil ditzakegu eta, horrela, denbora gutxiago behar dugu jarduera bat burutzeko. Erabiltzen dugun informazio digitalaren kudeaketari 5S metodologia fisikoaren oinarriak aplikatzea proposatzen du tailer honek, egokitzapen batzuk eginda, dela fitxategi- eta karpeta-egituretan, dela posta elektronikoan edo sistema eragilearen mahaigainean.

Horretarako, tailerrak zenbait ariketa eta autodiagnostiko planteatzen ditu, bai eta informazio digitalaren tratamendu eraginkorragoa lortzeko tresnak iradoki ere; hain zuzen, parte-hartzaile bakoitzak jardunbide horiek egin ahala bere errealitateari aplika diezazkion.

Tailerra hiru saiotan banatuko da. Arratsaldez antolatuko dira, elkarren segidako hiru astetan.

Lantegi hau, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua. 

Helburuak

  • Informazio digitala kudeatzeko erabiltzen den denbora murriztea.
  • Informazio digitala modu desegokian kudeatzearen ondorioz sortzen diren akatsak eta arazoak murriztea.
  • 5S metodologiaren oinarriak informazio digitalaren kudeaketari aplikatzea.

 

Nori zuzenduta dagoen

Informazio digitalaren kudeaketa eraginkorragoa lortu nahi duten edozein sektore edo ardurako profesionalei zuzenduta dago.

 

Edukiak

Tailerra hiru saiotan banatuko da. arratsaldez antolatuko dira, elkarren segidako hiru astetan.

1. eguna

Hasierako autodiagnostikoa: informazio digitalaren kudeaketa hobetzeko poltsak.

5S metodologien ikuspegi orokorra: emaitzak lortzeko gakoak.

Urratsez urrats: 5S metodologiak lanean:

  • 1S: Beharrezkoa ez den informazioa ezabatzea.
  • 2S: Zein den beharrezkoa zehaztea.
  • 3S: Zikina garbitzea.
  • 4S: Anomaliak seinalatzea.
  • 5S: Hobetzen jarraitzea.

Norberaren lan-plana: 5S digitalen bitartez hobetu behar diren arloak lehenestea.

5S digitaleko proiektu bat antolatzea: arrakasta izateko, zer hartu behar den gogoan.

2. eguna

1S: Beharrezkoa ez den informazioa ezabatzea eta taxonomia / etiketatzea egitea. Zalantzazko informazioa kudeatzea. Behar ez den informazio berririk ez agertzeko prebentzio-protokoloak.

  • Beharrezkoa ez den informazioa indexatu, detektatu eta ezabatzeko tresnak.

2S: Informazioaren banaketa logikoa taxonomiaren / etiketen arabera. Maiztasuna eta orain dela gutxiko elementuak. Gehien erabiltzen dena eskura izatea. Identifikazioa: nomenklatura-irizpideak.

  • Identifikazio masiboko tresnak.

3S: Zikinkeria-guneak identifikatzea eta horiek nola geldiaraztea. Ohiko lan-eremuetan beharrezkoa ez den informazioa "garbitzeko" ohiturak.

  • Diagnostiko- eta garbiketa-tresnak.

3. eguna

4S: Anomaliak seinalatzea eta estandarretik urruntzean egoera hori azkar detektatzeko seinaleak aktibatzea.

  • Kudeaketa bisual bat ezartzeko tresnak.

5S: 5S digitalak ebaluatu eta mantentzeko sistemak. Prestakuntza-pilulak. Ebaluazio-dokumentuak, ekintza-planak, adierazleak eta ebidentziak.

  • 5S digitalak ebaluatu eta mantentzeko tresnak.

Norberaren lan-plana definitzea, 5S digitalen ezarpenean aurrera egiteko.

Tailerraren balantzea.


Tailerrean parte hartzen dutenek webgune batean izango dute eskuragai tailerraren materiala, bai eta baliabide eta tresna erabilgarrietarako estekak ere.

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 

Hurrengo edizioak

Online

Data: 2020/06/25-tik aurrera 2020/07/09 arte

Prezioa: 70 €

  • Agentzia koordinatzailea: Araba Enpresa Digitala
  • Ordutegia: 15:30 - 18:30 tara
  • Iraupena: 9 ordu (ekainaren 25ean, uztailaren 2an eta 9an)
  • Antolatzailea: Araba Enpresa Digitala
  • Honek emana: Venan Llona / Julen Iturbe-Ormaetxe
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: