NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Blockchain edo bloke-kateak: zure negozioa aldatuko duen kriptografia ulertzea

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  12 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Blockchain teknologia egungo berritzaileenetakoa da, eta baliteke gaur egun ezagutzen ditugun prozedurak eta negozioak aldatzea.

Jardunaldi honetan, erraz ulertzeko moduan azaldu nahi da bloke-katearen atzean zer zibersegurtasun-oinarri dauden; nagusiki, algoritmo kriptografiko batzuk dira, zeinei esker zenbait parte-hartzaileren artean banatua dagoen datu-base deszentralizatu baten segurtasun- eta pribatutasun-maila oso handia izan baitaiteke erabiltzaileentzat.

Enpresa eta ekintzaileentzat, ezinbestekoa da bloke-katearen oinarri teknologikoak ulertzea, aztertu ahal izan dezaten nola lagundu diezaiekeen zibersegurtasun-teknologia horrek balio bereizgarria sortzen.

 

Helburuak

  • Bloke-katea aztertzea, informazioaren segurtasuneko teknologia gisa.
  • Blockchain arkitektura eta motak eta haien oinarri kriptografikoak ulertzea.
  • Bloke-katean oinarritutako negozio-eredu berriak hautematea eta ulertzea.

 

Egitaraua

  • Sarrera: blockchain arkitektura eta motak
  • Bloke-kateen zibersegurtasuna eta algoritmo kriptografikoak
  • Bloke-katea enpresa-munduari aplikatuta
  • Arrakasta-kasuak
  • Bloke-kate-erabileraren kasu potentzialak
  • Eztabaida irekia

 

Norentzat

Bai negozio-ikuspegitik bai teknologikotik bloke-kateen oinarriak ezagutzeko eta gure ekonomiako sektore garrantzitsuenak nola aldatuko dituen jakiteko interesa duten guztientzat.

 

Hizlariak

Oscar Lage Serrano

Zibersegurtasuneko arduraduna da Tecnalian (nazioarte mailan bikaintasuna aitortzen zaion ikerketa zentroa). Oscarrek esperientzia handia du hainbat alorretan zibersegurtasuna eta algoritmo kriptografikoak aplikatzen (sare elektriko adimenduna, Industria 4.0, ordainbideak, etab.), argitalpen zientifiko ugari egin ditu, Blockchain: La revolución industrial de Internet liburuaren egileetako bat da, eta ohiko kolaboratzailea da komunikabide orokorretan (TBa, irratia, prentsa).

Oscarrek zibersegurtasunaren inguruko irizte-, egiaztatze- eta aholkatze-taldeetan parte hartzen du, eta kide da AMETICeko Segurtasun eta Konfiantza Batzordean eta European Cyber Segurity Organization (ECSO) erakundean, besteak beste. Gainera, zibersegurtasunarekin lotutako zenbait enpresa berriren bultzatzailea izan da, zenbait bizkortzaileren tribunal zientifikoan parte hartu du, eta, gaur egun, Aurea Payments-en Administrazio Kontseiluko kidea da. 

Jaime Berrocal Prat

IBMko Blockchain-en eta Cognitive&Cloud soluzioen arduraduna da gaur egun.

Aurrez, hainbat kargu izan ditu IBMren Europako erakundean, hala nola FSSrako Soluzio Industrialen arduradun izan da, middleware-soluzioen unitatearen eraldaketa-arduradun eta, berriki, bankuetarako hodei-soluzioen arduradun.

Horrez gainera, finantza-sektorerako IBMren aholkularitza-arloan izan du esperientzia profesional gehiena, bai Espainia eta Portugalgo banku nagusiekiko proiektuetan, bai bankuetarako soluzioen negozio-garapenean. Ingeniaritza industrialeko enpresetan ere lan egin du IBMn hasi aurretik. 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: