Featured image

Bideo Marketina: estrategia birala zure produktuak eta zerbitzuak sustatzeko. (ONLINEKO WEBINARRA)

Bideoek emozioak sorrarazten dituzte: soinu eta mugimenduen konbinazioak sentimenduak eta erreakzioak transmititzen eta sorrarazten laguntzen ditu, eta hori aprobetxatu behar dugu gure marka eta Interneteko presentzia indartzeko. Online bideoak bultzatzea funtsezko urratsa da edozein enpresaren marketinaren estrategian, merkaturatzen dituen produktu eta zerbitzuen eragina, zabalkundea eta engagement-a hobetzeko.

Ikastaro honetan, adibide errazen bitartez, ikusiko dugu nola enpresa txikiak ere baliatu daitezkeen baliabide honetaz, euren posizionamendua hobetzeko, webgunearen trafikoa handitzeko eta lehiakideen aurretik nabarmentzeko.

 

Helburua

Ikastaroaren helburua da ikasleek bideoak zabaltzeko plataformak ezagutzea, euren bideoak biralizatzeko, irismen handiagoa izan dezaten.
Halaber, profesionalak ez direnei bideoak editatzen lagunduko dieten tresnak ikusiko ditugu, bai mahaigainekoak bai mugikorretakoak; halaber, sare sozial nagusietako bideo tresnen erabilera ikusiko dugu.

 

Edukia 

  • Bideoa eta biralitatea: bideomarketinaren onurak.
  • Bideo promozionala vs. Bideo korporatiboa.
  • Youtube: kanala sortzea eta publizitate motak.
  • Facebook: bideoen sekuentzia, bideo aurkezpena eta Canvas espazioa.
  • Bideoak Twitterren.
  • Bideoak Instagramen.
  • Bideoak zuzenean.
  • Bideoak editatzeko tresnak.
  • Bideomarketineko beste plataforma batzuk.
  • Harreman publiko digitalak.
  • Influencers bilatzea.

 

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.