NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
Bideo-edizioa, -grabazioa eta -streaminga, software librearekin (Online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Gaur egun, bideoak presentzia handia du sare sozialetan eta streaming-plataformetan, eta oso egokia da enpresa-komunikaziorako: demoak, sustapen-kanpainak, jardunaldien laburpenak, bideo korporatiboak eta abar.

 

Ikus-entzunezko materialen ekoizpena edozein erakunderen eskura dago, eta ez da baliabide askorik behar horretarako. Nahikoa da baliabide hauek izatea: gama ertain-altuko mugikor bat edo kamera sinple bat; Interneteko konexioa, dauden baliabideetara heltzeko; eta bideoak grabatzeko, editatzeko eta zabaltzeko behar diren programak.

Ikastaroan, software libreko (eta doako) bi programa erabiltzen irakatsiko da, zeinek aukera emango baitute bideoak 50 plataforma baino gehiagotan editatzeko, grabatzeko eta streamingean erabiltzeko: Kdenlive eta OBS Studio; Windows eta GNU/Linux plataformetan erabil daitezke biak.

Ikastaro honetan, gaitasun hauek landuko dira:

  • Bideoa baliatuz lan egiteko programa-familiak ezagutzea, ediziotik hasi eta 3Dko filmen errendatzeraino, adibide batzuen laguntzaz.
  • Bideoak editatzeko, grabatzeko eta streamingerako oso baliagarriak diren audioko eta bideoko oinarrizko kontzeptu batzuk ikustea.
  • Kdenliver baliatuz, bideoak editatzen eta errendatzen ikastea, baliabide-materialetik edo grabazio propioetatik abiatuta, bai eta efektuak eta trantsizioak, audio-zuzenketak, titulazioak, kredituak eta abar gehitzen ikastea ere.
  • Zuzeneko grabaziorako eta audio- eta bideo-streamingerako lan-fluxua ulertzea eta praktikatzea OBS Studio programaren bidez, eta luzapenak eta scriptak instalatzen ikastea programaren funtzionaltasuna areagotzeko.
  • Aurreko horretarako guztirako Interneteko baliabideak ezagutzea, eta haien lizentziak ulertzea: irudietarako material egokiak, berriz erabil daitezken audioak eta bideoak, plugin erabilgarriak eta ikasitakoa sakontzeko baliabideak.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

Norentzat

Oro har, enpresentzat eta beren marka, produktuak eta zerbitzuak sendotzeko bideoa erabiltzen ikasi nahi duten profesionalentzat.

Baldintzak

Ez da behar aldez aurreko ezagutzarik. Beharrezkoa da Windows edo GNU/Linux sistema eragileak dituen eta programak instalatuak dituen ordenagailu bat izatea (ikastaroa hasi aurretik, programak instalatzeko jarraibideak bidaliko zaizkie parte-hartzaileei).

Hizlaria

Jose Daniel Gutiérrez Porset software libreko profesionala da duela 15 urte baino gehiago, eta Multimedia Zerbitzuetako irakasle elkartua EHUn.

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: