NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Betor: Javier Etxebeste, Nestoria

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
Ibilbide profesional esanguratsua dauka Javier Etxebestek Interneteko proiektuetan zein negozio tradizionaletan. Gure artean Yahoo-ko exekutibo moduan bilakatu zen ezaguna 2000. urte inguruan. 2006an Nestoria etxe-bilatzailea sortu zuen Londresen. Erresuma Batuan hasi eta gaur egun Espainia, Alemania, Italia, Australia, Frantzia, Brasil eta Indian eskaintzen ditu zerbitzuak Nestoriak. Deustuko unibertsitatean irakasle lanetan jarduten du baita ere.

Javierrek bere ibilbide profesionalean ikasirikoa partekatuko du gurekin, sarean arrakastako negozio batek eduki behar dituen ezaugarriez.

 

Helburua

Betor hitzaldi-sorta honen helburua interneteko ekintzaile euskaldunen esperientziak ezagutzera ematea da gure artean ezagunagoak izan daitezen. Interneten ideia eta proiektu berriak lantzea ez dago urrutiko pertsona famatu batzuen esku soilik, gurean ere baditugu arrakastadun ekintzaileak.

 

Programa

18:00 – 19:00   Javier Etxebesteren hitzaldia, Gari Araolazak moderatua

19:00 – 19:30   Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar

 

Nori zuzendua

Interneten sortzen diren proiektu berritzaile eta arrakastatsuak ezagutzeko kuriositatea daukan edonori dago zuzendua.

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: