NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
IKT Barnetegi Teknologikoa

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2019/11/26: Zumaia (Gipuzkoa)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Barnetegi Teknologikoa espreski diseinatuta dago edozein jarduera sektoretako enpresa txiki eta ertainetako kudeatzailez eta zuzendaritza-karguz osatutako 15 laguneko taldeentzat. Barnetegi Teknologikoa ikastaro trinkoa da eta ingurune isolatu batean antolatzen da, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Bereziki pentsatuta daude IKTen balioa transmititzeko, parte-hartzaileen ikuspegi desberdinak uztartzeko, sinergiak sortzeko, ideiak eta proiekzioak partekatzeko eta antolakundeen mugimendu estrategikoko ildoak erabakitzeko.

Nori zuzendua

IKTen azken joeren berri jakin nahi dutenei.

 

Metodologia

Formatu trinkoan emango da eta edukiak jomuga publikoari egokituko zaizkio, kasu honetan sektore turistikoari. Ingurune isolatu batean egingo da, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Barnetegiak bereziki pentsatuta daude Informazio Gizartearen eta IKTen balioak transmititzeko.

Hiru alderdi landuko dira: joera-aukerak, kasu praktikoak eta ekintza planak.

Lehenengo bi saioetan IKTen erabilerari buruzko alderdi garrantzitsuenak landuko dira, beti ere sektoreari egokituta (joera+tresnak+kasu praktikoa). Hirugarren saioan "Learn by doing" (hau da, eginez ikasi) metodologia aplikatuko da, non lan-taldeetan banaturik (beren premien arabera) eta aditu baten laguntzaz ondoko hauek landuko baitira: ekintzak, planak, sareko monitoreak, web-guneen auditoretzak, gako hitzak, hobekuntza aukerak, eta abar. Hala, Barnetegi Teknologikoan parte hartzen duen guztiak ikerketa-azterketa pertsonalizatu txiki bat jasoko du ondoren eman beharreko urratsei buruz.

 

Egitaraua

  • 8:45 Ongietorria

  • 9:00-11:00 1. saioa

  • 11:00-11:15 Coffee break

  • 11:15-14:00 2. saioa

  • 14:00-15:30 Bazkaria

  • 15:30-17:00 3. saioa

  • 17:00-17:15 Coffee break

  • 17:15-19:00 4. saioa

  • 19:00 Amaiera

 

Edukiak:

1. Enpresa Informazio Gizartean.
Zer da Informazio Gizartea? Eta Web 2.0?
2. Erabilpen profesionalak - Produktibitatea

  • Denboraren kudeaketa: agenda, egutegia.

  • Informazioaren kudeaketa.

  • Komunikazioak: mezularitza eta XXI. mendeko posta.

  • Jakintzaren kudeaketa: lan kolaboratiboa, edukiak eta ezagutza partekatzea 2.0 zerbitzuak erabiliz gure produktibitatea hobetzeko.

  • Nortasuna sarean. Salerosketa seguruak eta ziurtagiri digitalak.

  • Dispositibo mugikorrak.

3. Erabilpen pertsonalak: multimedia edukiak, aplikazioak eta informazioa. Segurtasuna. Jardunbide egokiak.

4. Sare sozialak: 2.0 marketina, erabilpen kasuak/jardunbide egokiak.

5. Beste erreferentzia batzuk.

Hurrengo edizioak

Soilik Ekonomistak kideentzat

Zumaia (Gipuzkoa)

Data: 2019/11/26

Prezioa: 50 €

  • Agentzia koordinatzailea: Miramon Enpresa Digitala
  • Lekua: Jesuskoa Landaetxea
  • Ordutegia: 09:00 - 19:00 tara
  • Iraupena: 10
  • Antolatzailea: SPRI - Miramon Enpresa Digitala
  • Honek emana: SPRI
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: