NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Barnetegi Teknologikoa: Zibersegurtasuna - Eroski

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2019/10/28: Artzentales (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Zibersegurtasuna gero eta kezkagarriagoa da enpresa handi zein txikientzat, erakundeentzat, eta baita pertsonentzat eurentzat ere. Ezinezkoa da gertakariak erabat desagerraraztea; alabaina, hainbat mekanismo eta teknologia ditugu eskura, edozein enpresak izan dezan aukera arriskua nabarmen murrizteko.

 

Sarrera

"Barnetegia" euskara ikasteko barnetegiei lotzen zaien terminoa da, non euskaraz bizi ahal izateko diseinatu den ingurune batean hainbat egun ematen diren, azkarrago hobetu ahal izateko.

Gure bizitzan ordu asko eskaintzen ditugu ezagutza berriak barneratzera, baina gero eta denbora gutxiago dugu horretarako, eta, horregatik, ikasteko modu azkarragoak bilatzen ditugu.

Barnetegi batean, lortu nahi dena lortzeko pentsatuta dago guztia. Gure arreta eta denbora kontzentratzea ahalbidetzen digu, ezagutzak azkar eta modu atseginean barneratzeko, gure eguneroko mundutik aldenduta, helburu berdinak dituzten beste pertsona batzuekin, eta guztira helburu horretara zuzenduta diseinatutako esperientzia batean murgilduta.

"Barnetegia" EZ da teknologiari buruz prestatzeko ikastaro bat.

 

Helburuak

Metodologia praktiko, dinamiko eta parte hartzaile batean dago oinarrituta, non helburua den parte hartzaileek informazio eta nozioak jasotzea, gero enpresako egunerokoan aplika ditzaten.

Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den zibersegurtasun mehatxuekin lotuta dagoen egoera, zer arrisku dituzten enpresek, eta modu samurrean aztertuko dugu zeinahi erakundek zibersegurtasuna modu optimoan kudeatzeko eman beharreko pausoak zein diren.

  • Zibersegurtasunaren arloan gaur egun dauden mehatxuak zein diren ezagutzea.
  • Gure enpresak dituen arriskuak identifikatzeko gai izatea.
  • Praktika onak identifikatzea, zibersegurtasun arriskuak murrizteko.

     

Norentzat

Directivos/as de Grupo Eroski, en definitiva, personas con responsabilidad en la gestión o cualquier persona en puestos directivos que quieran concienciarse y conocer en más detalles los riesgos de ciberseguridad a los que nos enfrentamos hoy en día.

   

Metodologia

Daukan formatu trinkoa, edukien diseinua helburuko hartzaileei egokitutakoa, eta ingurune aldendu batean antolatuta egotearena ‒denbora erabilgarria ahalik eta gehien aprobetxatzeko‒ bereziki pentsatuta daude ikas dezazun daukazun denborari ahalik eta etekin handiena ateratzen, gehiago behar izan gabe, eta modu produktiboan.

 

Programa

Garatu beharreko edukiak honako hauek dira:

  • Zer da zibersegurtasuna? Egiazki kezkatu behar al dut? Mehatxuen iragana, oraina eta etorkizuna
  • Nola jokatzen duen litekeeneko erasotzaile batek: zibereraso baten erakustaldi praktikoa
  • Segurtasunak zer beste mehatxu ditu? Mehatxu ziberkriminalez gainera, beste mehatxu batzuk daude, uste baino ohikoagoak gainera
  • Gauzen Interneten (IoT) arloko zibersegurtasuna: gudu zelai berria
  • Zibersegurtasunaren arriskuen analisiak eta lege ezaugarriak
  • Zibersegurtasunarekin lotutako dekalogoa enpresentzat: zer 10 jarraibideri jarraitu behar diedan nire enpresan zibersegurtasuna behar bezala kudeatuko dela bermatzeko

o Sarbide kontrola: Pasahitz irmoak erabiltzea. Pasahitzen kudeatzaileak. Faktore bikoitzeko egiaztapena. Biometria.
o Ordenagailuaren segurtasuna: Malware aurkako babesa. Suebaki pertsonalak. Eguneratzeak. Datuen zifratzea.
o Kanpoko gailuak.
o Nabigazio segurua.
o Segurtasun kopiak.
o Segurtasuna posta elektronikoan. Phising/Ransomware erasoak identifikatzea.
o Gailu mugikorren erabilera.
o Telelana: urruneko sarbide seguruak.
o Kanpoko cloud zerbitzuen erabilera.
o Segurtasuna haririk gabeko sareetan. 

  • ERRONKA: jar dezagun praktikan ikasitakoa

 

Bestelako informazio interesharria

  • Ez da beharrezkoa ekipamendu informatikoa eramatea. 
  • Bazkaria eta coffee breakak barnean daude.
  • Informazio gehiago: Alex Crespo, 94 4037039 acrespo@spri.eus
  • Data eta ordua: Urriak 28, 09:00etatik 18:00etara
  • Lekua: Amalurra Landetxea
    Reneja Auzoa 35
    48879, Arzentales
    Bizkaia (Spain)

 

 

 

Hurrengo edizioak

En exclusiva para Eroski - Beteta

Artzentales (Bizkaia)

Data: 2019/10/28

Prezioa: 50 €

Lekuak agortuak. Itxarote zerrendaren izen ematea.
Pertsona batek aurreinskripzioa egiten badu ikastaroko plazak agortu ondoren, itxaron-zerrendan sartuko da azken orduko bajaren bat badago ere. Ikastaroa berriro antolatzen bada, itxaron-zerrendan daudenei abisatuko zaie.
  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Amalurra Landetxea
  • Ordutegia: 09:00 - 18:00 tara
  • Iraupena: 9
  • Antolatzailea: SPRI
  • Honek emana: SPRI
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: