NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Barnetegi Teknologiko - Zibersegurtasuna

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2020/01/28: Mungia (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Zibersegurtasuna gero eta kezkagarriagoa da enpresa handi zein txikientzat, erakundeentzat, eta baita pertsonentzat eurentzat ere. Ezinezkoa da gertakariak erabat desagerraraztea; alabaina, hainbat mekanismo eta teknologia ditugu eskura, edozein enpresak izan dezan aukera arriskua nabarmen murrizteko.

Helburuak

Metodologia praktiko, dinamiko eta parte hartzaile batean dago oinarrituta, non helburua den parte hartzaileek informazio eta nozioak jasotzea, gero enpresako egunerokoan aplika ditzaten.

Zibersegurtasuna gero eta kezkagarriagoa da enpresa handi zein txikientzat, erakundeentzat, eta baita pertsonentzat eurentzat ere. Ezinezkoa da gertakariak erabat desagerraraztea; alabaina, hainbat mekanismo eta teknologia ditugu eskura, edozein enpresak izan dezan aukera arriskua nabarmen murrizteko.

Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den zibersegurtasun mehatxuekin lotuta dagoen egoera, zer arrisku dituzten enpresek, eta modu samurrean aztertuko dugu zeinahi erakundek zibersegurtasuna modu optimoan kudeatzeko eman beharreko pausoak zein diren.

  • Zibersegurtasunaren arloan gaur egun dauden mehatxuak zein diren ezagutzea.
  • Gure enpresak dituen arriskuak identifikatzeko gai izatea.
  • Praktika onak identifikatzea, zibersegurtasun arriskuak murrizteko

 

Norentzat

Gerente eta lantalde arduradunak, kudeaketan erantzukizuna duten pertsonei, edo zuzendaritza postuetan dagoen eta kontzientzia hartu, eta zibersegurtasunak gaur egun dituen arriskuak zehatzago ezagutu nahi dituen edozein pertsonari.

 

Programa

Garatu beharreko edukiak honako hauek dira:

  • Zer da zibersegurtasuna? Egiazki kezkatu behar al dut? Mehatxuen iragana, oraina eta etorkizuna
  • Nola jokatzen duen litekeeneko erasotzaile batek: zibereraso baten erakustaldi praktikoa
  • Segurtasunak zer beste mehatxu ditu? Mehatxu ziberkriminalez gainera, beste mehatxu batzuk daude, uste baino ohikoagoak gainera
  • Gauzen Interneten (IoT) arloko zibersegurtasuna: gudu zelai berria
  • Zibersegurtasunaren arriskuen analisiak eta lege ezaugarriak
  • Zibersegurtasunarekin lotutako dekalogoa enpresentzat: zer 10 jarraibideri jarraitu behar diedan nire enpresan zibersegurtasuna behar bezala kudeatuko dela bermatzeko
  1.   Sarbide kontrola: Pasahitz irmoak erabiltzea. Pasahitzen kudeatzaileak. Faktore bikoitzeko egiaztapena. Biometria.
  2. Ordenagailuaren segurtasuna: Malware aurkako babesa. Suebaki pertsonalak. Eguneratzeak. Datuen zifratzea.
  3. Kanpoko gailuak.
  4. Nabigazio segurua.
  5. Segurtasun kopiak.
  6. Segurtasuna posta elektronikoan. Phising/Ransomware erasoak identifikatzea.
  7. Gailu mugikorren erabilera.
  8. Telelana: urruneko sarbide seguruak.
  9. Kanpoko cloud zerbitzuen erabilera.
  10. Segurtasuna haririk gabeko sareetan     
  •   Erronka: jar dezagun praktikan ikasitakoa

 

Bestelako informazioa interesgarria

  •  Ez da beharrezkoa ekipamendu informatikoa eramatea.

  • Bazkaria eta coffee breakak barnean daude.

Hurrengo edizioak

HETEL

Mungia (Bizkaia)

Data: 2020/01/28

Prezioa: 50 €

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Palacio Urgoiti Hotela
  • Ordutegia: 09:00 - 18:00 tara
  • Iraupena: 9 h.
  • Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: SPRI
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: