NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Barnetegi Teknologiko Industria 4.0

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 1 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania

4.0 Industria terminoak esan nahi du elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak (EIKT) produkzio prozesuetan integratzea, prozesu horiek adimenez hornitzeko eta, bide horretatik, produktibitatea hobetu eta produktu berri lehiakorragoak eskaintzeko.

Iraultza industrial berri bat da, egungo enpresen etorkizuna baldintzatuko duena zalatza barik.

Industria 4.0 ezagutzeko zure prozesua abiarazteko modurik errazena Industria 4.0 Barnetegi Teknologikoan murgiltzea da. Barnetegiaren formatuak eta tokiak (leku isolatu baten, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko), EIKTen balioaren transmisioa, sinergiak, ideiak eta proiekzioen sorkuntza, eta enpresa industrialen mugimendu estrategikoaren ildoak erabakitzea errazten dute.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, SPRIren bitartez, Barnetegi Teknologiko bat diseinatu du 4.0 Industriari buruz. Barnetegi horretan 4.0 Industrian inplikatutako teknologien giltzarriak ezagutaraziko dira, teknologia horiek ekar ditzaketen onurak azpimarratuko dira eta benetako aplikazio kasuak ere azalduko dira.

Helburuak

  • 4.0 Industriak enpresa barruan izan ditzakeen inplikazioak eta onurak ezagutzea.

  • 4.0 Industria indartuko duten teknologia eta joera garrantzitsuenak identifikatzea.

  • 4.0 Industria aplikatu duten kasu errealak ezagutzea.  

Nori zuzendua

Operazio, produkzio, kalitate, mantenimendu eta logistika bezalako arloetako kudeatzaile eta zuzendariei.

Funtsean, industriaren kudeaketan erantzukizuna duten edo zuzendaritza-karguak dituzten eta beren enpresak kudeaketa bikainerantz eraman nahi dituzten pertsonei.

Datu interesgarriak

  • Egun osoko jardunaldia izango da, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 19:00etara (bazkaria barne).
  • 4.0 Industria Barnetegi Teknologikoa espresuki diseinatuta dago edozein jarduera sektoretako enpresa txiki eta ertainetako kudeatzailez eta zuzendaritza-karguz osatutako 15 laguneko taldeentzat. Formatu trinkoa du eta ingurune isolatu batean antolatzen da (landa hoteletan), denbora ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izateko.

Egitaraua

9:00-9:30    Ongi-etorria, ordutegiak eta aurkezpena.

9:30-11:30  4.0 Industriaren hastapenak

                   Big Data

                   Errealitate handitua 

11:30-11:45 Atsedenaldia - Kafea

11:45-14:00 Ikusmen Artificiala

                   Robotika kolaboratiboa

14:00-15:30 Bazkaria

15:30-17:15 Fabrikazio gehigarria.

                   Cloud Computing-a.

                   Segurtasuna.

17:15-17:30 Atsedenaldia - Kafea 

17:30-18:30 Gogoeta: nola aplikatu teknologia horiek gure enpresan?

18:30-19:00 Ondorioak eta amaiera.

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: