NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Barnetegi Teknologiko "Datuen analisia – Business Intelligence"

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:   Interesik gabekoa   3 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2018/11/28: Zumarraga (Gipuzkoa)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Aro digitalak datu-iturriak ugaritu ditu, baita haien kopurua eta enpresetan duten heterogeneotasuna ere. Haien hazkunde esponentziala eta balioa lortzeko irisgarritasuna direla-eta, nahitaezkoa da haiek prozesatu eta analizatzea enpresa-lehiakortasuna areagotzeko.

Gaur egun, datu horiek analizatu eta ulertu egin behar dira. Informazio bihurtu behar dira, eta informazio hori ezagutza bihurtu, erakunde batean erabaki eraginkorrak eta asertiboak hartzeko prozesua optimizatze aldera.

Batzuetan, datu horiek analizatzeko tresnak konplexuak edo kostu altukoak izaten dira eta, beraz, kanpoko laguntza teknikoa behar izaten da. Autokontsumo-tresnak sartu behar ditugu, datu egituratuen eta egituratu gabeen analisia (barrukoena eta kanpokoena), iturri anitzetatik datozenena, automatizatzen duena, horiek bildu, araztu eta informazio egituratu bihurtzen dituena, zuzenean ustiatzeko edo analizatzeko eta enpresarako ezagutza bihurtzeko.

Negozio-adimena, Business Intelligence delakoa, faktore estrategikoa da enpresan, lehiarako abantaila potentziala sortzen baitu; izan ere, ohiko negozio-arazoei erantzuten dien informazio pribilegiatua ematen du: finantza-kontrola, kostuen optimizazioa, bezeroen eta hornitzaileen analisia, produktu edo makinen errentagarritasuna, akatsen kudeaketa, nazioarteko ikuspegia...

 

Helburua

Enpresa baten datuak analizatzea, datuak bistaratzeko tresna batez (Power BI), eta txosten grafiko aurreratuak egiteko prozesua automatizatzea, horien bidez arriskuak detektatzeko, datuak segmentatzeko, aginte-taulak erraz diseinatzeko, erakunde batean gailu desberdinetan informazioa argitaratzeko eta partekatzeko.

 

Norentzat

Edozein sektoretako profesionalak (kudeatzaileak, finantza-zuzendariak, administrariak...), negozio-datuak neurtzean, monitorizatzean eta horiei buruzko erabaki eraginkorrak hartzean interesatuta daudenak, prozesuen errendimendua hobetzeko asmoz, txosten aurreratuak eta aginte-datuak diseinatuz eta garatuz.

 

Programa

 

  1. Datuak analizatzeko teknikak.
    a. Datu kualitatiboak eta kuantitatiboak
    b. Analisi-motak
  2. Datuak Power BI-z bistaratzea.
    a. Datu-eredu oso bat garatzea
     - Datu-eredu bat diseinatzea
     - Microsoft Power BI Desktop kargatzea
    b. Datuen jatorria.
     - Datu iturriak hautatzea.
     - Datuak bildu eta inportatzea.
    c. ETL - Datuak eraldatzea.
     - Datu-eredua egituratzea.
     - Datuak bateratu, araztu eta kargatzea
    d. Ereduan harremanak inplementatzea.
     - Jatorri desberdinen arteko harremanak diseinatzea
     - Datu-hierarkiak definitzea
    e. Dashboard bat diseinatzea.
     - Datu-motak definitzea.
        - Datuak aurkeztea.
        - Kalkuluen bidez datu berriak sortzea - Kalkulatutako zutabeak eta neurriak
        - Datuak hobetzea. DAX hizkuntza. Denbora-adimeneko formulak
        - Iragazkiak eta segmentazioak
        - Objektu grafikoak inportatzea
        - Eredu bat argitaratzea
  3. Power BI hodeian. 
    a. Power BI Service-n kontu bat sortzea
    b. Datu-multzo bat kargatzea eta elkarri eragitea.
    c. Datu-multzoak, txostenak eta panelak
    d. Txosten bat webgunetik eskuratzea.
    e. Eredu bat partekatzea. Esteka-ateak. Streaminga
    f. Eguneratze programatuak.
    g. Datu-eredua Power Pointera esportatzea
  4. Jarduketen laburpena.
    a. Sortutako datu-ereduan hobekuntzak egitea. Denbora-adimena.
    b. Bistaratzeko beste tresna batzuk. TABLEAU, Qlik

Hurrengo edizioak

MU

Zumarraga (Gipuzkoa)

Data: 2018/11/28

Prezioa: 50 €

  • Agentzia koordinatzailea: Miramon Enpresa Digitala
  • Lekua: Etxeberri Hotela
  • Ordutegia: 09:00 - 19:00 tara
  • Iraupena: 10
  • Antolatzailea: SPRI
  • Honek emana: SPRI
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: