NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Areagotu salmentak influenceren bidezko marketinarekin (Online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Gaur egungo egoeran, publizitateari alergia zaio eta pertsonak ez dira fidatzen ohiko marketin-metodoez; eta, aldi berean, izugarri garatu eta erabiltzen dira sare sozialak. Horrek aukera ematen du erabiltzaile batzuk gai izan daitezen publiko zabal batean inpaktua izateko.

Joera horri esker, izena eta ospea bereganatzen dituzte sare sozialetan influencer gisa ezagutzen diren pertsonek, eta beren jarraitzaileen erosketa-portaeretan eta -erabakietan eragina izatea lortzen dute; horrek jarraitzaile askorengandik itzulkin handia lortzea dakar, beste bide batzuetatik ez bezala.

Markek eta publizitate-agentziek gero eta gehiago eskatzen dute influencer bidezko marketina. Marketin-modu horretan, influencerek gomendioak emateko eta sortzeko duten ahalmen osoa erabiltzen da markentzako benetako eduki bakarra sortzeko. Halaber, funtsezko estrategia bihurtu da edozein markarentzat, inbertsioaren itzulkinagatik ez ezik, markaren eta komunitatearen hurbiltasuna eta sinesgarritasuna areagotzeko aukera ematen duelako.

Marketin-mota hau urte gutxian garatu da, eta, haren arabera, gizabanako batzuek, inbertsio handirik eta/edo azpiegitura-beharrik gabe, kostu ekonomiko nabarmena duten publizitate-kanpaina handien pareko emaitzak lor ditzakete.

Dena den, zaila da influencer egokia aurkitzea eta aukeratzea, eta denbora behar izaten da. Jardunaldi honen bidez, alor horretaz dakiguna azaldu nahi dizuegu, eta estrategia hori gauzatzeko trikimailu batzuk zuekin partekatu.

Funtsezkoa da teknika hori zertan datzan jakitea eta marketin-planean teknika horretaz baliatzeak zer abantaila dituen jakitea. Horretarako, marketin-mota hori ondo nola egiten den jakin behar da, eta, orobat, influencer bat bilatzean kontuan zer neurri izan behar diren.

Influenceren bidezko marketinari buruzko mito batzuk erauziko ditugu. Inbertsio handiak egin behar dira influencerekin lan egiteko? Jarraitzaile-kopuruaren araberakoa da kanpainaren arrakasta?

Laburbilduz, influencerak baliatuz kanpaina bat egiteko, pertsona egokia aurkitzea da zailena, erraza dirudien arren; pertsona horrek markarekin konprometitu behar du, eta publikoarengana iritsi.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Egitaraua

1. Influenceren bidezko marketinaren ahalmena aprobetxatzea.

  • Zer egin dezakete influencerek zure markaren alde?
  • Influenceren bidezko marketinaren merkatuaren tamaina.

2. Influenceren bidezko zure marketin-kanpainarako oinarri ona ezartzea

  • Definitu kanpainaren estrategia, helburuak, mota, etab.
  • Mitoak erauztea

3. Nola identifikatu ondo influencerak

  • Influencerak aukeratzean kontuan hartu beharreko faktoreak
  • Nola aurkitu halako influencerak

Norentzat

Negozioetako pertsonak, marketin-arduradunak eta gaian interesa duen oro.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: