NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Antolatu eta kudeatu zure lantaldearen lana Kanbanizerekin

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 4 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Ikastaro honetan, Kanban metodoaren oinarrizko kontzeptuak ikusiko ditugu, eta, halaber, Kanbanize tresnaren bidez nola aplikatzen diren.

Kanban metodoak erakundeei erakusten die beren lana eta uneko kudeaketa-jardunbideak bistaratzen eta hobeto ulertzen. Orobat erakusten dizkie era pragmatiko batzuk etengabe hobetzeko eta bezeroak era jasangarrian gogobetetzeko. Kanbanize proiektuak eta zerbitzuak elkarlanean kudeatzeko aplikazio bat da. Horretarako, lan-fluxuaren egoerak bistaratzen dituzten taulak eta lanak edo eginkizunak irudikatzen dituzten txartelak erabiltzen ditu.

Horrela lan eginez, lan-fluxuaren zenbait alderdi bistaratzen eta ulertzen dira: lan-fluxua bera, blokeoak, birlanak, itoguneak, lan-karga, fluxuko desorekak, etab. Horrez gain, lan-fluxua kudeatzeko behar diren datuak gardenki biltzen ditu, hala nola entregatze-denbora (lead time) eta errendimendua (throughput). Analitiken moduluak, bestalde, fluxua analizatzeko eta hura optimizatzeko ekintzak definitzeko behar diren grafikoak eta txostenak ematen ditu.

Metodo eta tresna hau edozein sektoretan eta lan-motatan aplika daitezke, bai proiektuetan, bai zerbitzuetan.

Erabiliko ditugun adibide guztiak enpresetako benetako esperientzietan oinarrituak egongo dira.

 

Helburuak

Ikastaro honetan, hau lortu nahi da, ikuspegi praktiko baten bidez:

  • Kanban metodologiaren oinarriak eta Kanbanizerekin nola aplikatzen diren ulertzea
  • Kanbanizeren funtzionalitate nagusiaren hastapenak ezagutzea, parte-hartzaileek beren lana eraginkortasunez kudea dezaten
  • Lan Kanban sistemarekin kudeatzen hasteko zer taula behar den definitzea
  • Uneko lana Kanbanizerekin bistaratzen ikastea
  • Hurrengo egunetik hasita lana kudeatzeko jarraibideak: eguneroko bilera eta asteroko bilera
  • Kanbanizerekin egin daitezkeen analisien eta txostenen sarrera laburra
  • Zenbait sektoretako adibide praktikoak: industria, marketina, zerbitzuak...

 

Norentzat

Kanbanize proiektuak eta/edo zerbitzuak arinki kudeatzeko tresna ezagutu nahi duten enpresak. 

 

Edukia

  • Kanban metodoa: 6 jardunbide orokor
  • Nola aplikatu Kanban metodoa Kanbanizerekin
  • Taulen eta txartelen kudeaketa, maila pertsonalean eta taldean
  • Kanbanizeren funtzionalitate nagusien sarrera: aginte-taulak, analisiak, beste programa batzuk nola txertatzen diren (posta, Excel, etab.)

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: