NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Analitikak kudeatzea Kanbanize tresnarekin (Aurreratua)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 3 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2020/01/21: Zamudio (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Lantegi hau “Antolatu eta kudeatu zure taldearen lana Kanbanize tresnarekin” lantegiaren jarraipena da (sarrera).

Kanban metodoaren oinarrizko kontzeptuak eta horiek Kanbanize tresnaren bidez nola aplikatu ezagutu ondoren, tresnaren analitikak aztertuko ditugu.

Kanban metodoak beren lana eta beren egungo kudeaketa-praktikak hobeto ikusten eta ulertzen irakasten die erakundeei. Era berean, etengabe hobetzeko eta bezeroak etengabe gogobetetzeko modu pragmatikoak irakasten ditu. Kanbanize tresnako analitiken laguntzarekin, automatikoki ulertu ahal izango dituzu lan-fluxuaren emaitzak.

Kanbanize proiektuak eta zerbitzuak elkarlanean kudeatzeko aukera ematen duen aplikazioa da. Horretarako, lan-fluxuaren egoerak bistaratzen dituzten taulak eta lan-elementuak edo zereginak irudikatzen dituzten txartelak erabiltzen ditu. Lan egiteko modu horrek lan-fluxuaren hainbat alderdi ikusteko eta ulertzeko aukera ematen du: fluxua bera, blokeoak, atzerako lanak, itoguneak, karga, fluxu-desorekak, etab. Gainera, lan-fluxua kudeatzeko behar diren datuak gardentasunez jasotzen ditu, hala nola entrega-denbora (Lead time) eta errendimendua (Throughput). Analitiken moduluak fluxua analizatzeko eta berori optimizatzeko ekintzak zehazteko beharrezkoak diren grafikoak eta txostenak ematen ditu.

Metodo hori eta tresna edozein sektoretan eta lan motatan aplika daitezke, bai proiektu-lanetan, bai zerbitzu-lanetan.

Erabiliko ditugun adibide guztiak hainbat domeinutako enpresetan izandako benetako esperientzian oinarrituta daude.

 

Helburuak

Ikastaro honen bidez, ikuspegi praktikoaz, helburu hauek lortu nahi dira:

  • Kanbanize tresnaren funtzionaltasun nagusia errepasatzea. Horrek parte-hartzaileei aukera ematen die lana eraginkortasunez kudeatzeko.
  • Kanban taula berrikustea eta lana bistaratzea.
  • Analitiken modulua azalduko dugu, beren lana kudeatzeko nola erabili jakin dezaten.
  • Kanbanize tresnaren analisien erabilgarritasuna ulertzea: grafikoak eta emaitzak nola interpretatu azalduko dugu, lan-prozesuaren ulermen sakona lortzeko.

 

Norentzat

Kanbanize proiektuak eta/edo zerbitzuak azkar kudeatzeko tresna gisa ezagutu nahi duten sektore guztietako enpresak.

 

Edukiak

  • Kanban metodoa: 6 praktika orokor errepasatzea.
  • Kanbanize bidezko lan-fluxuaren kudeaketa maila pertsonalean eta taldekoan.
  • Kanbanize analisiak (ziklo-denbora, txartelen banaketa, blokeoa ebazteko denbora, sortua vs. amaitua, loturak, prozesuaren kontrola, bero-mapa, joerak, fluxuak).
  • Nola ulertu analitikak, erabilgarritasuna eta emaitzak.
  • Kanbanize erabiltzen duten hainbat sektoretako enpresen benetako esperientzietan oinarritutako adibideak irakatsiko ditugu.

 

* Gomendioa

Aldez aurretik sarrerako lantegira joatea: “Antolatu eta kudeatu zure taldearen lana Kanbanize tresnarekin”.

 

Hurrengo edizioak

Zamudio (Bizkaia)

Data: 2020/01/21

Prezioa: 30 €

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Laida Bidea, 204 eraikina
  • Ordutegia: 09:30 - 13:30 tara
  • Iraupena: 4 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Sergey Erofeev, Isabel Villanueva (Berriprocess Agility)
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: