NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
10 ideia gako etorkizuna idatziko duten markak eraikitzeko eta online bistaratzeko. (online)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 3 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2020/06/02: Online
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Javier Velillak (Comunizako zuzendaria) eta Victor Puigek (Zinkdo Digital agentziako zuzendaria) emango duten hitzaldi honek marka baterako bi alderdi gako hauetan kontuan hartu beharreko 10 joera proposatzen dizkie entzuleei: brandingaren bidez eraikitzeko modua eta ingurune digitalean komunikatzeko modua, komunikazio taktiken bidez izan edo marketin taktiken bidez izan.Hitzaldian ikusiko dugu nola joera horiek, brandingaren eta onlineren artean, sarritan gurutzatu egiten diren, eta osatzen.

Hizlariek 10 joera horietako bakoitzaren adibide argigarriak emango dituzte, marko teoriko batetik (zer diren eta nola sortzen diren), bai orientabide praktiko batetik (benetako zer kasutan erabili diren jada).

 

Helburuak

  • Brandingen inspiratzea marken sorreran eta kudeaketan kontuan hartu beharreko 5 ideia gakorekin
  • Komunikazio eta marketin digitalean inspiratzea une hauetan kontuan hartu daitezkeen bost joera emanez
  • 10 joera horien argigarriak diren benetako kasuak eta kasu praktikoak ematea

 

Norentzat:

Marketineko profesionalak. Marka arduradunak. Komunikazioko zuzendariak. Kanal digitala ustiatu nahi duten zuzendariak eta bitarteko arduradunak. Zuzendari orokorrak. Marken sorrera eta kudeaketa edo online bidezko komunikazioa eta marketina hurbilagotik ezagutu nahi duten community managerrak, ekintzaileak, enpresa txiki eta ertainak eta profesionalak.

 

Funtzionamendua:

Hizlariek txandaka hitz egingo dute, joerak banan-banan azaltzeko, eta elkarrizketa baten bitartez ikusaraziko digute nola brandingaren eta komunikazio digitalaren joera hauek sarritan konektatuta dauden. Galderak egiteko eta zalantzak argitzeko txanda irekia.

 

Informazio interesgarria

Saioaren ikuspegia ez da teknikoa, eta ezagutza maila guztietarako egokia da: izaera dibulgatzailea eta inspiratzailea dauka, baina transmititutakoa eremu hauetan interesa duen edozein egituratan aplikatzeko modukoa izatea nahi du.

 

Gaiak zehatz-mehatz

  • Hitzaldiaren sarrera
  • Parametrizazioa: markak eta kode bisual berriak
  • Bustitzeko unea da: kontsumitzaileak gai gakoetan posizionatzeko eskatzen die markei.
  • Garrantzia sendotasunari nagusitzen zaio: nola markek sendo izateari uko egin, eta garrantzi izaten hasten diren
  • Pertsonalizazioa mikrosegmentazioaren bidez: nola markek beren mezua egokitzen duten publiko nitxo desberdinen arabera.
  • Zu gabe, edo zurekin: Ongi etorri ko-brandingen arora.
  • Saturazioaren aurrean, sormenaren bidezko irismenera: Sare sozialetako irismen organikoaren galerarako erantzuna.
  • Ez egin garrasi, ez baitzaitut ikusten: markak ahots bat bilatu beharko du, tinbre bat. Multzo lexiko bat…
  • Bien bitartean kontatu: beti okupatuta dagoen erabiltzailea harritzea, ahotsaren bidez. 
  • Brandingak managementekin errimatzen du: markaren kudeaketa zeharkako zerbait bihurtzen da erakundea
  • Batek guztiei baztertu eta batek bati (berriro): komunikazio pertsonalerako kanala esploratzen erabilera korporatiborako.

 

Hizlariak

Victor Puig Interneteko Komunikazioan eta Online Ospean espezializatutako aholkularia da. Informazio Zientzietako lizentziatua da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik, Komunikazio Interaktibo, Telekomunikazio eta Multimediako Europako Masterra du, Unibertsitate beretik. Zinkdo Digital SLU agentziako zuzendaria eta sortzailea.

Bere lan esperientziak lotura sendoa dauka Internetekin 1996az geroztik, eta gero eta erantzukizun handiagoko karguak bete ditu negozio eredu desberdinak dituzten enpresetan: editoriala (Revista Web, La Vanguardia Publicaciones), atari generalistak (Excite), e-commerce (BOL, Bertelsmann Online) eta atari multimedia bertikalak (MTV, ParamountComedy, Nickelodeon) edo online marketineko agentziak (Overalia).

Hizlari aritu da Espainiako online marketinari buruzko fororik garrantzitsuenetan, hitzaldiak eta saioak ematen: FICOD, OME, E-CommRetail, Search Congress, Internet Biltzarra, Mediterraneoko Internet Biltzarra, B-Web, Campus Party, Indusmedia, Comunica2.0, E-Show... “Social Media: 250 consejos para diseñar tu estrategia en las redes sociales” liburuaren egilea

Javier Velilla Comunizako bazkide eta zuzendaria da. Comuniza, berriz, markak sortzen eta markak garrantzitsuagoak izan daitezen eraldatzen espezializatutako agentzia da. 2010az geroztik estrategia, nortasuna eta akonpainamendua definitu eta ezarri du 800 bezeroetan baino gehiagotan. Kasu guztietan egiaztatu ahal izan dute markaren bitartez emaitzak handitu dituztela. Comunizaren mantra da: aurrera egiten duten markak.

Javierrek ia 20 urteko esperientzia dauka eta estrategian, diseinuan eta edukietan espezialistak diren 20 profesionalek osatutako diziplina askoko talde bat gidatzen du. Irakaslea da (The Valley, IDEP Barcelona, Elisava, UOC…), eta hizlaria eta sari urgaritan epaimahaikidea. 2010ean brandingari buruzko liburu bat argitaratu zuen (“Branding. Tendencias y retos en la Comunicación de Marca”).

Marka proiektuak zuzendu ditu hainbat erakundetarako, esaterako hauetarako: Banc Sabadell, CaixaBank, REE, FC Barcelona, Bodegas Torres, EDP, NH, Canal+, Generalitat de Catalunya, Fira de Barcelona…

 

Hurrengo edizioak

Online

Data: 2020/06/02

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Garaia Enpresa Digitala
  • Ordutegia: 09:30 - 11:30 tara
  • Iraupena: 2 o.
  • Antolatzailea: Garaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Victor Puig (Zinkdo) - Javier Velilla (Comuniza)

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: