NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea

Azken hamarkadan asko aldatu da ingurunea, Euskadik egokitu egin behar izan du berrikuntza-estrategia, eta gehiago txertatu da Europako estrategietan. Alde batetik, RIS3 kontzeptua bultzatu du Europak, hau da, «espezializazio adimendunerako ikerkuntza- eta berrikuntza-estrategiak», I+G+b baliabideak eta inbertsioak bildu ahal izateko produkzio-gaitasunekin sinergia argiak dauden arloetan. Bestetik, martxan jarri da 2020 Horizontea europar programa berria, www.ec.europa./programmes/horizon 2020/, Europa 2020 Estrategiaren baitan. Programa horrek bi helburu ditu: bata, egungo krisia gainditzea eta, bestea, hazkundea adimentsu, jasangarri eta integratzaileagoa izateko baldintzak sortzea.

Horregatik guztiagatik, eta Euskal Politika Zientifiko Teknologikoak lortu duen heldutasuna ikusita, Eusko Jaurlaritzak gure enpresei eta eragile ekonomikoei erronka ekonomiko eta sozial berriei aurre egiten eta abantaila lehiakor iraunkorrak eraikitzen lagunduko dien estrategia bat sustatzen du. Etorkizuneko etapa berri bat sustatzeko apustua egitea da. Gainera, 2020ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean horrela dago jasota, betiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak onartutako estrategiarekin bat etorriz. Era horretan Euskadi gizarte inklusibo, berritzaile, gogoetatsu eta jasangarriagoa izan dadin esparru guztietan, baita hizkuntzaren arloan zein emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarenean ere.

Etapa berri honetan egokitu egin behar da Euskadiko berrikuntza-estrategia, ekonomian eta gizartean egin dezakeen ekarpena areagotzeko. Horrela, baliabideak errazago biltzen dira Euskadin dauden eta egon daitezkeen produkzio-gaitasunekin sinergia argiak dituzten ikerkuntza-arloetan. Horrek esan nahi du eskariaren beharrak (pull politika) bat etortzea zientzia- eta teknologia-eskaintzaren aurrerakuntzek eragindako beharrekin (push politika).

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea berrantolatzea, antolatzea eta eguneratzea da estrategia berri hori zabaltzeko palanka nagusietako bat. Prozesu horren helburua, jasotako esperientzian oinarrituta, eragile bakoitzaren helburuak eta posizionamendua definitzea da, I+G+Bko balio-kateko espezializazioaren, bikaintasunaren eta egoeraren arabera. Hori guztia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen emaitzetako efizientzia eta orientazioa handitzeko eta EAEko produkzio-sareari eta sare sozialari egin diezaiokeen ekarpena hobetzeko helburuarekin, lankidetzaren eta osagarritasunaren bidez.

Aurreko guztia kontuan izanik, beharrezkotzat jo da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen antolamendu berria arautzea, hau da, eragileen tipologiak definitzea eta Sare horretako Eragileen Erregistro Publiko berri bat osatzea. (109/2015 DEKRETUA, ekainaren 23koa).

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera.

 

   

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen Erregistroa

 

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: