NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Zer da teknologi berrikuntza?

"Berrikuntza da produktu edo zerbitzu berriak, prozesu berriak, horniketa iturri berriak eta aldaketak industria antolaketan etengabe sartzea, beti ere bezeroari, kontsumitzaileari edo erabiltzaileari zuzenduta”.
(J.A. Schumpeter)

Modu eskematiko batean, berrikuntza ondorengo ekintzetan definitzen da:

  • Produktu eta zerbitzuen gama berritu eta zabaltzea,
  • Ekoizpen prozesuak berritu eta zabaltzea,
  • Antolaketa eta kudeaketa aldatzea,
  • Profesionalen kualifikazioak aldatzea.

Berrikuntzaren hiru ezaugarri:

  • Berrikuntza ez da produktu berriak sortzea soilik.
  • Berrikuntza ez dago garapen teknologikoari bakarrik lotuta.
  • Berrikuntza ez da ideia iraultzaileetara mugatzen.

Berrikuntza, lehiakortasuna azaltzen duen ezinbesteko elementua da. Porter-ek (1990) zera esan zuen: “Nazio baten lehiakortasuna nazio horren industriak berritzeko eta hobetzeko daukan gaitasunaren menpe dago. Enpresak berrikuntzen bitartez lortzen du lehiatzeko abantaila”.

SPRIren berrikuntzarekiko konpromisoa hiru arlotatik garatzen da: Teknologi berrikuntza, Enpresa eraldaketa eta Informazioaren gizartea

SPRIk TEKNOLOGI BERRIKUNTZA SAILA garatu du Eusko Jaurlaritzak bultzatu duen Zientzi, Teknologi eta Berrikuntza Plana ezartzeko beharrezko tresna gisa.

Helburuak

Teknologi Berrikuntza Sailak Herri Berritzailea eta Zientifikoki eta Teknologikoki aurreratua eraikitzen lagundu behar du eraginkortasunez (baliabideak kudeatzea) eta eragingarritasunez (helburuak betetzea) jardunez. Beharrezko gaitasunak izango ditu bere etorkizuna iraunkortasunaren oinarriaren gainean eraikitzeko, espiritu ekintzaile berritua duen eta jakintza garapenaren eragile bihurtu duen gizarte batean.

Berrikuntza Teknologikoko Sailaren helburuak dira:

  1. Zientzi, Teknologi eta Berrikuntza Politikak barne hartzen dituen laguntza eta sustapenerako programa eta tresnak kudeatu eta ezartzeko ardura hartzea. Ardura edo erantzukizun honen baitan sartzen da SPRIn bertan abiarazitako edo SPRIri enkargatutako Zientzi, Teknologi eta Berrikuntza alorreko proiektu estrategikoak sortu eta kudeatzea.
  2. Enterprise Europe Network Sarearen Euskal Partzuergoaren koordinazio lana egitea eta bertan parte hartzea. Sare hau Europako Batzordeak jarri zuen abian, Enpresa eta Industriaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez eta bere helburua da enpresen, batez ere, ETEen euskarri izatea eta hauei aholku ematea.
  3. Estrategiak prestatu eta eguneratzeari dagokionez, EAEko ekimen teknologiko eta zientifikoak biltzeko duen gaitasunari eustea, planak, estrategiak eta programak bidera ditzan; bestalde, klusterretako Teknologi Garapenerako Batzordeetan parte hartzea eta Eusko Jaurlaritzako Zientzi eta Teknologi Batzordearen eta Euskadiko Zientzi eta Teknologi Kontseiluaren idazkaritza tekniko gisa jardutea.
  4. BIOBASK Estrategia (enpresa garapenerako estrategia Biozientzien alorrean) abiarazteko ardura hartzea, BIOBASK Agentziaren bidez. Agentzia honen bulegoak Bizkaiko Teknologi Elkartegiko BIOGUNE eraikinean kokaturik daude 2004tik.
  5. NANOBASQUE estrategiaren ezarpenaz arduratzea (enpresa garapenerako estrategia Nanozientzietan).



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: