NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

BioBasque estrategia

Euskadi izan zen biozientziak garatzeko estrategia zehatz bat diseinatu zuen lehen Autonomi Erkidegoa. Estrategia horrek BioBasque izena du, eta gure industria sarea dibertsifikatzeko eta jakintza eta berrikuntzan oinarritutako gizarteak dakartzan aukerak aprobetxatzeko beharrei erantzuteko sortu zen.

BioBasque, 2002an jarri zen abian, ikuspegi globala du eta hiru ardatzetan egituratzen ditu bere ekintzak: jakintza sortzea, enpresa esparrua garatzea eta bioklusterrak dinamizatzea. Esan bezala, estrategiaren azken helburuak dibertsifikazioa eta enpresa sektore berri baten sorrera dira, baina era berean, helburu kualitatiboak ere baditu, hain zuzen ere 40 enpresa berri eta 3.000 lanpostu sortzea.

Estrategiaren pixkanakako garapen puntualari esker, aldaketa sakon bat hasi da gertatzen bai zientzia eta teknologiaren arloan eta baita enpresa arloan ere. Eraldaketa hori dela eta, Euskadi dagoeneko bioeskualdetzat hartzen da nazioartean, nahiz eta eraldaketa prozesu hori oraindik bukatu gabe dagoen. Bioeskualde honi BioBasque deitzen zaio eta berari buruzko informazio gehiago http://www.biobasque.org/ web orrian aurki daiteke.

BioBasque 2010 estrategiari esker apustu bat zena errealitate bilakatu da. Errealitate hau etengabe hazten ari da eta une honetan eguneratze prozesuan dago. Horri esker, bizitzaren zientziek dakarten hazkunde sozial eta ekonomikoaren bidea urratzen jarraitzen dugu.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: