NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:
BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:
ORRIALDEAREN GOIBURUA:
MENU LAGUNGARRIA:
NABIGAZIOKO MENU NAGUSIA:
ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:
ORRIAREN EDUKIA:
ATALEN LABURPENAREN ZERRENDA:
"Berrikuntza da produktu edo zerbitzu berriak, prozesu berriak, horniketa iturri berriak eta aldaketak industria antolaketan etengabe sartzea, beti ere bezeroari, kontsumitzaileari edo erabiltzaileari zuzenduta". (J:A: Schumpeter)
Eusko Jaurlaritzak Europan berrikuntzari dagokionez gure herrialdea erreferentzia bat izateko eginiko apustu irmoaren erakusgarri da 2010eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plana.
BioBasque 2010 estrategiari esker apustu bat zena errealitate bilakatu da. Errealitate hau etengabe hazten ari da eta une honetan eguneratze prozesuan dago. Horri esker, bizitzaren zientziek dakarten hazkunde sozial eta ekonomikoaren bidea urratzen jarraitzen dugu.
Nanozientziaren eta nanoteknologiaren unibertsoa aukeraz beteta dago, eta ezin diogu pasatzen utzi. Munduko lurralde nagusiek badakite hori aspalditik, eta Euskadik ezin ditu begiak itxi errealitate horren aurrean
Sareak informazioa eta aholkularitza eskaintzen du Europako negozio politika eta aukerei buruz. Era berean, enpresei laguntzen die transferentzia teknologikoko prozesuak egiten eta Europako I+G+b bultzatzeko finantza-programak eskuratzen.
Europako Batzordeak Programa Markoan kontzentratzen ditu bere ikerketa eta berrikuntza jarduera gehienak eta edizio honetan programak Horizonte 2020 (H2020) izena hartu du. 2014-2020 urteetan eta hiru zutabetan oinarriturik, helburutzat izango du erronka sozial nagusiei aurre egitea, Europan lidergo industriala sustatzea eta bere oinarri zientifikoaren bikaintasuna sendotzea. Horretarako 76.880 milioi euroko aurrekontua izango du.
BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOAREN MENUA
EUSKADI + INNOVAREN MENUA:
ORRI-OINA:
Faltan datos de su perfil