NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikerketa batek izar masiboen heriotzari buruzko ikuspegi berritzailea eman du

Bozkatu albiste hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
Berriaren irudia

UPV/EHU, Ikerbasque eta CSIC partaide dituen partzuergo batek gogoan hartzeko molduko jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa egin du supernovekin zerikusia duten hiru fenomeno aldi berean ikertzean.

Iturria: UPV/EHU

UPV/EHUIkerbasque eta CSIC partaide dituen nazioarteko partzuergo batek artikulu bakar batean bilduta argitaratu ditu, hiru supernovaren eta hauei dagozkien gamma izpien leherketen (Gamma-Ray Bursts edo GRB, ingelesezko siglen arabera) aldi bereko ikerketaren ondoren lortutako emaitzak, eta hauei esker, estatistikoki frogatu ahal izan da GRBei lotutako supernovek nikel-kopuru handiagoak igortzen dituztela GRBei atxiki gabekoek baino.
Ikerlan honetan, 19 herrialdetako ikertzaileek parte hartu dute, mundu osoan sakabanatutako 13 teleskopioren laguntzaz. Lortutako emaitzak Astronomy & Astrophysics aldizkari ospetsuan argitaratu dira.
Gamma izpien leherketak edo GRBak, zeruan aleatorioki eta egunean hiru bat aldiz gertatzen diren gamma erradiazioko distira labur eta trinkoak dira. 2003az geroztik, astrofisikariek uste dute, gamma izpien eztanda horien zati handi bat supernovekin lotuta dagoela; hala ere, supernova guztiek ez dute gamma izpirik isurtzen.
Nazioarteko partzuergo honek aztertutako lagina hiru GRBk eta hauei dagozkien supernovek osatzen dute. Horren haritik, supernova batetik lortutako datuen kalitate onari esker, eztandan eratutako neutroi-izarraren ezaugarriak ezagutu ahal izan dira. Zehazkiago esanda, neutroi-izar hori ziba erraldoi baten antzera portatzen dela estimatu ahal izan da, zenbait kilometrotako erradioa duela, errotazio-aldi altua (12 mili segundo) eta eremu magnetiko trinko-trinkoa (100 bilioi Gaussekoa, Lurraren eremu magnetikoa Gauss erdikoa delarik).
Nazioarteko ahalegin handia behar da GRBen eta supernoven arteko lotura ikertzeko, izan ere, zenbait hilabetez, hainbat behatokitako teleskopioek monitorizatu behar baitute distiraren eboluzioa.

  • Data: 2014/12/31
  • Egilea: Egoitz Gago

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: